Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa antolatzeko lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
09
01
00
0013]
2016.06.02
176
07:16
Gai zerrendako 1. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\09\01\00\00013Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa antolatzekoa

Izapideak

Eztabaida. Onetsia 7/2016, garagarrilaren 2koa

Hizlariak

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua (09:46)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Ruiz de Arbulo Cerio, Javier (PV-ETP LT) (09:58)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (10:03)Bideoa ikusi

Orbegozo Uribe, Kerman (EA-NV LT) (10:07)Bideoa ikusi

Botazioak. (10:11)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (10:28)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako lehenengo puntua: "Erakunde, Segurtasun eta
Justizia Batzordearen irizpena, Eusko Jaurlaritzaren
Zerbitzu Juridikoa antolatzeko lege-proiektuaren gainean
egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Jaurlaritzaren ordezkariak, Erkoreka jaunak, dauka hitza
lege proiektua aurkezteko.


HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIAKO SAILBURUAK (Erkoreka
Gervasio): Eskerrik asko, legebiltzarburu anderea.
Lehendakari, sailburuok, legebiltzarkide jaun-andreok, egun
on guztioi.

Gaurkoan, osoko bilkuraren gai-zerrendatik aurreikusten
denari jarraikiz, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu
Juridikoaren antolakuntzari buruzko lege-asmo hau
aurkeztera natorkizue.

Herri Administrazioak gure artean bi ezaugarri nagusi ditu
zutabe. Alde batetik, interes orokorrak objektibotasunez
zerbitzatzeko sortua izan da, eta, bestetik, bere jardun
osoa legearekiko eta zuzenbidearekiko menpekotasun osoz
gauzatu behar du. Horrela aldarrikatzen du argi eta garbi
Konstituzioaren 103. artikuluaren 3. atalak, esaten
duenean: "Herri Administrazioak objektibotasunez betetzen
ditu interes orokorrak eta legeari eta zuzenbideari bete-
betean men eginez jarduten du".

Bigarren ezaugarri honetatik, alegia, "legeari eta
zuzenbideari bete-betean men eginez" honetatik, dario
administrazio orok zerbitzu juridiko sendoa eduki beharra.
Izan ere, Administrazioak legearen arabera jokatu behar
badu beti eta bere jarduera osoan, argi ulertu daiteke
aholkulari juridiko jantziak eta eskarmentudunak behar
dituela, eta hori bai une oro Administrazioari legezkoa den
bidea erakusteko eta baita ere, beharrezkoa denean, epaile
eta auzitegien aurrean Administrazioak egin duen ibilbidea
legearen arabera egin izan dela defendatzeko.

Horiek guztiak arautzera dator gaur aurkezten dizuedan
lege-asmoa. Zuzenago eta zehatzago esango dut oraindik:
arautzera baino gehiago, duela 30 urte Legebiltzar honek
araututako guztia osatu eta gaurkotzera dator; alegia,
ekainaren 26ko 7/1986 Legeak arautu zuena osatu eta
gaurkotzera