Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legea aldatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
09
02
02
0013]
2016.06.02
176
07:16
Gai zerrendako 3. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\09\02\02\00013Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legea aldatzeko

Izapideak

Onetsia 8/2016 Legea, garagarrilaren 2koa

Hizlariak

Taldeen txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (10:33)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (10:40)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (10:45)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (10:53)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (10:57)Bideoa ikusi

Botazioak. (11:00)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:02)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Erakunde, Segurtasun eta
Justizia Batzordearen irizpena, Jaurlaritzari buruzko
ekainaren 30eko 7/1981 Legea aldatzeko lege-proposamenaren
gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Batzordeko kideren batek irizpenaren defentsa...? Ez.

Mistoa ez dago... Euskal Talde Popularraren ordezkaria.
Damborenea jauna, zurea da hitza.


DAMBORENEA BASTERRECHEA jaunak: Mila esker, presidente
andrea.

Nahiko laburra izango naiz bere garaian planteatu genuen
lege-proiektu honetan, lege-proposamen honetan, eta espero
dut bozkatzean lehen izan ditugun arazoak ez izatea, ustez
ez baita geratzen inolako zuzenketarik, eta gainera,
bozkatuko dena laburra baita.


Guk Gobernuaren Legea aldatzea planteatu genuen Legebiltzar
honek, legebiltzar-taldeek Eusko Jaurlaritzaren lege eta
dekretu aurre-egitasmoak jaso eta eskuratu ahal ditzagun,
baita horiek babesten zituen dokumentazioa ere. Bere
garaian, nahiz eta Jaurlaritzak esan gardentasun-legeak
sobera gaindituko zuela gu planteatzen ari ginena, eta
Legebiltzarreko taldeok, gainerako herritarrek bezala,
eskubide gehiago izango genituela, Jaurlaritzari ongi
iruditu zitzaion gobernua gardenagoa izatea eta
dokumentazio hori aldez aurretik eskuratzea.


Nire ustez, Jaurlaritzak bi kontu nahastu ditu. Bat:
Legebiltzarrak Jaurlaritzarekin duen harremana (eta
horregatik, guk Gobernuaren Legearen gainean hitz egin
genuen). Eta bestea: gardentasun-legeak, administrazio
osoarena denez, gardenagoa izan behar du herritarrekin, eta
herritarrek une horretara arte eskuratu ezin zuten
informazioa eskuratzeko eskubidea izan behar dute.

Eta benetan gertatzen ari zaiguna... Eta, norbaitek
batzordean esan zuen, tira, agian hau dagoeneko berandu
zetorrela eta motz geratzen zela. Bada, nik horren aurrean
esan behar dut lege hau inoiz baino premiazkoagoa dela.
Izan ere, Jaurlaritza hau..., ez dakit gardenagoa izaten
ari den herritarrekin; baina, behintzat, Legebiltzarrarekin
ez da oso gardena izaten ari. Ez da