Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, forupeko egoera desagerraraztearen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0211]
2016.06.02
176
07:16
Gai zerrendako 4. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00211Forupeko egoera desagerraraztearen gainean

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:06)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (12:20)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:30)Bideoa ikusi

Latxaga Ugartemendia, David (EA-NV LT) (12:41)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (12:53)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:03)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (13:10)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:16)Bideoa ikusi

Latxaga Ugartemendia, David (EA-NV LT) (13:21)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (13:25)Bideoa ikusi

Botazioak. (13:32)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Gorka Maneiro
Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
forupeko egoera desagerraraztearen gainean. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda. Maneiro jauna,
zurea de hitza ekimena aurkeztu eta aldezteko.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Eta eskerrik asko, Arieta jauna, niri buruz esandakoengatik
eta Legebiltzar honetan egiten dudan lan politiko handia
aitortzeagatik. Eskerrik asko, dena den.

LEHENDAKARIAK: Bale. Tira, jarraitu.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Bai, aitortzen dut: tematia eta
ausarta naiz; sinesten ditudan ideiei gogor eusten diet;
nahiago dut eztabaidak irabazi, botazioak irabazi baino; ez
zait axola bakarrik gelditzea bidezko kausa baten alde
egiten ari naizela uste badut; malgua naiz bigarren mailako
gauzekin eta irmoa oinarrizkoa denarekin. Orain zuei
dagokizue esan berri dudana oinarri-oinarrian egia dela
aitortzea eta, nik izandako jarraikitasunaren ondorioz,
zuek noiz edo noiz iritziz aldatu duzuela aitortzea. Eta
hori, batez ere, zeuen lorpena izan da, eta ez hainbeste
neurea.

UPyDk behin baino gehiagotan eskatu du, bai Eusko
Legebiltzarrean, bai Diputatuen Kongresuan, eta baita beste
erakunde batzuetan ere, forupeko egoera desagerraraztea.
2014ko ekainaren 12an, adibidez, UPyDk Legebiltzar honetako
Osoko Bilkuran horixe bera proposatzen zuen Legebiltzarreko
ekimen bat aldeztu zuen. Kasu hartan, Espainiako Gobernuari
eskatzen genion hurrengo Konstituzioaren erreformaren
prozesuan Konstituzioak ezartzen dituen forupeko egoerak
desagerraraz zitzala eta, horretarako, oro har, abantaila
parlamentario guztiak berrikus zitzala. Horrez gain,
Konstituzioa berrikusi artean, eskatzen dio egin ditzala,
gehienez ere sei hilabeteko epean, beharrezko diren lege-
erreforma guztiak, bere eskumenen esparruan, legeetan
ugaritu diren forupeko egoera guztiak desagerrarazteko.



Halaber, proposatzen genuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea,
eta berak ere