Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Espainiako justiziaren beharrezko despolitizazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2016.06.30
179
04:03
Deialdiko 6. puntua

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00216Espainiako justiziaren beharrezko despolitizazioari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:20)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (12:31)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:41)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (12:50)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (13:00)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:10)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (13:17)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:23)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (13:28)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (13:33)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:38)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Mozioa, Gorka Maneiro
Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
Espainiako Justiziaren beharrezko despolitizazioari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen legebiltzarkidearen txanda. Maneiro
jauna, zurea da hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Espainiak duen arazorik larrienetarikoa justiziaren
politizazioa da. Espainiako justizia politizatuta dago.
Politizatuta daude Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia,
Fiskaltza, Auzitegi Gorena eta Konstituzio Auzitegia.

Premiazkoa da, beraz, justizia despolitizatzea,
deskolonizatzea eta profesionalizatzea. Hau da, alderdi
politiko nagusiei eskuak organo judizialetatik atera
ditzaten behartu behar ditugu, Espainiako justizia
baldintzatzeari utz diezaioten, horixe egin baitute azken
hamarkadetan. Euzko Alderdi Jeltzalea justiziaren
banaketaren parte izan da eta, hortaz, baita
politizazioaren parte ere, Alderdi Popularra eta Espainiako
Alderdi Sozialista bezalaxe.


Beste erreforma askorekin batera, erreforma hori egitea
premiazkoa da. Estatuko erakunde nagusiek pribatizazio-
prozesu bat jasan dute eta horren ostean, horiek guztiak
alderdi politikoen esku daude, eta, ondorioz, Espainiako
demokrazia kalitate txikiko demokrazia bihurtu da. Botere
Judizialaren Kontseilu Nagusia, Auzitegi Gorena, Fiskaltza
eta Konstituzio Auzitegia ez ezik, organo erregulatzaileak
ere alderdi politikoen esku daude: Espainiako Bankua,
Balore Merkatuaren Espainiako Batzordea, Segurtasun
Nuklearrerako Kontseilua, kontuen epaitegiak edo irrati eta
telebista publikoak.

Dena politizatzeak, erakunde horien baitatik interes
alderdikoiak aldezteko alderdi politikoek duten gogoak,
dena kutsatzen du eta ondorioz, gauza askok ez dute ongi
funtzionatzen. Izan ere, demokrazia birsortzea, hain
zuzen, erakunde horiek guztiak despolitizatzean eta
Espainiako erakundeak behar bezala funtzionaraztean datza,
inguruko beste herrialde batzuetan funtzionatzen