Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Giza Eskubideen, Berdinasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordearen irizpena, bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruzko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10
09
02
02
0014)
2016.07.08
180
02:34

Jatorrizko ekimenak

10\09\02\02\00014Bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruz

Izapideak

Onetsia 11/2016 Legea, uztailaren 8koa

Hizlariak

Taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:53)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (11:01)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:07)Bideoa ikusi

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (11:20)Bideoa ikusi

Orbegozo Uribe, Kerman (EA-NV LT) (11:30)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:40)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:45)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:47)Bideoa ikusi

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (11:52)Bideoa ikusi

Orbegozo Uribe, Kerman (EA-NV LT) (11:59)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:03)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Giza Eskubideen,
Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordearen
irizpena, bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen
eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruzko lege-
proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Batzordearen kideren batek...?

Taldeen txanda hasiko dugu, Mistoa-UPyDrekin. Maneiro
jauna, zurea da hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Bere garaian, duela bi urte baino gehiago, bizitzaren
amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna
ziurtatzeari buruzko lege-proposamena aintzat hartzea
aldeztu genuen. Ekimen hura EH Bilduk aurkeztu zuen, eta
Andaluziako legearen antzeko testua du -hura da gai honi
buruz Espainian onartu den lehena-.

Gaur, legearen alde bozkatuko dugu. Lege honek, azkenean,
lantaldean eta batzordean egin diren lanen ondoren -UPyDk
ezin izan du haietan parte hartu, pilatu egin baitzaio
Legebiltzarreko lana-, gaixo terminalen eskubideak
finkatzen ditu, heriotza-proze suan pazientearen autonomia
ahalik eta gehien errespeta dadin bermatzen du, osasun-
langileen betebeharrak zehazten ditu, eta zainketa
aringarrien unitateek bizitzaren amaierako prozesuan
pazienteak zaintzeko duten zeregina indartzen du.

Bizitzaren amaierako prozesuan daudenek eskubidea izango
dute osasun- eta laguntza-informazio klinikoa jasotzeko;
informazio horri uko egiten badiote, beren borondatez eta
nahita, errespetatu egin beharko da erabaki hori. Paziente
terminalek aukera izango dute ebakuntza bati uko egiteko
edo tratamendu bat eteteko, baita medikuak aurka agertzen
badira eta erabaki horrek pazienteen bizitza arriskuan jar
badezake ere.

Paziente terminalek aukera izango dute zainketa aringarriak
ospitalean edo etxean jasotzeko. Eta osasun-zentro batean
hiltzea hautatzen badute, legeak bermatu behar du banako
gela batean daudela.

Gaurdaino, bazeuden bideak heriotza-proze suan pazientearen
duintasuna bermatzeko, hala nola Pazientearen