Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, legealdi honetako legegintza-egutegia aurkeztu eta betetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0001]
2016.12.22
7
03:46

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00001Legealdi honetako legegintza-egutegia aurkeztu eta betetzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (03:55)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (04:02)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (04:06)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (04:13)Bideoa ikusi

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (04:18)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (04:27)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (04:32)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (04:35)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (04:41)Bideoa ikusi

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (04:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (04:48)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Euskal Talde
Parlamentario Popularrak egindako legez besteko
proposamena, legealdi honetako legegintza-egutegia aurkeztu
eta betetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Talde
Popularraren ordezkaria, Sémper jauna, zurea da hitza,
ekimena aurkeztu eta aldezteko.

SÉMPER PASCUAL jaunak: Eguerdi on guztioi. Egun on guztioi,
lehendakari jauna, sailburuok, legebiltzarkideok.

Eztabaida hau ez da berria. Ganbera honetan beste
legegintzaldi batzuetan ere eztabaida hau izan da, uste dut
guztietan izan dela (ez naizenez guztietan izan, ezin dut
ziurtasun osoz esan); baina azken legegintzaldietan,
gutxienez, hitz egin dugu Gobernuak Ganbera honetan
legegintza-egutegi bat aurkezteko beharraz.

Legegintza-egutegi horrek, alde batetik, gure lana
bermeekin egin ahal izateko funtsezko informazio bat ematen
digu oposizioko taldeei: Gobernuaren planen berri jakin
ahal izango dugu, Gobernuaren planak zein diren esango digu
intuizioak behintzat (intuizioa ez da txarra); beste alde
batetik, jakin ahal izango dugu Gobernuak adierazten dituen
plan horiek betetzen ari ote diren.


Hau da, oposizioaren lana erraztu egiten da, eta, gainera,
Legebiltzarreko eztabaidek, eta, ondorioz, politikak,
aurreko astean esaten genuen zerbait irabazten dute, hots,
gardentasuna. Gardentasuna gobernatze-ekintzan eta
gardentasuna herritarrei begira ere, bere Gobernuaren
asmoen eta Legebiltzar honetan egiten den lanaren berri
izan dezaten.


Eztabaida hori beti planteatu izan dute oposizioko taldeek.
Alderdi Sozialista oposizioan egon zenean, planteatu zen;
Euzko Alderdi Jeltzalea oposizioan egon zenean (oposizioan
ere egon izan baita), planteatu zen Gobernuari eskatzeko
Ganbera honetan legegintza-egutegi bat aurkez zezan; eta
Alderdi Popularrak ere, zeina oposizioan baitago eta beti
egon baita oposizioan, planteatzen du, azaldu ditudan
helburuekin.




Eta, gainera, Gobernu Legeak ere eskatzen du, 8.
artikuluan.