Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
EH Bildu talde parlamentarioak egindako lege-proposamena, Abenduaren 3a Euskadiren Eguna izendatzeari buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
09
02
02
0002]
2017.01.26
8
07:45

Jatorrizko ekimenak

11\09\02\02\00002Abenduaren 3a Euskadiren Eguna izendatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Urizar Karetxe, Pello (EH Bildu LT) (10:09)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (10:16)Bideoa ikusi

Aurka dauden taldeen txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (10:20)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Urizar Karetxe, Pello (EH Bildu LT) (Eserlekutik) (10:25)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (10:27)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:29)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Andueza Lorenzo, Eneko (SV-ES LT) (10:29)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (10:36)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "EH Bildu talde
parlamentarioak egindako lege-proposamena, Abenduaren 3a
Euskadiren Eguna izendatzeari buruz. Aintzat hartzeari
buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Banatu zaizuen dokumentazioan daukazue Jaurlaritzaren
irizpena. Eta, besterik gabe, eztabaidari ekingo diogu.

Hemen ere aldeko txanda eta kontrako txanda ditugu. Aldeko
txandan, EH Bilduz gain, Elkarrekin Podemos. Gainontzekoek,
explicación de voto.


Urizar jauna, EH Bildutik, zurea da hitza.


A, eta kontrako txanda!

URIZAR KARETXE jaunak: Eskerrik asko, mahaiburu anderea.
Egun on guztioi.

Arraroa egiten zitzaidan PPk kontrakorik ez esatea, baina
bueno.

Berriz ere gai honekin gatoz, legealdi honetan
lehendabiziko aldiz. Espero dezagun azkena izatea, zeren
eta aurrekoan ere tokatu zitzaigun Euskadiren eguna edo
Erkidego honen egunaren inguruan hainbat alditan hitza
hartzea edo gaia hona ekartzea.

Lehen aldian, EH Bilduren ekimenez, interpelazio bat
aurkeztu genuen -Jaurlaritzari orduan- urriaren 25eko
jaieguna bertan behera gelditu zedin, eta erantzuna ezezkoa
izan zen. Dirudienez, alternatiba ez genuen planteatu eta,
alternatiba planteatu ez genuenez, horrek arazoak sortzen
zituen. Ondorioz, mozio bat aurkeztu genuen; han
alternatiba planteatu genuen, baina ez zen egon
borondaterik ezta ere adostasun baterako.

Hirugarrenean EAJk ekarri zuen. EAJk ekarri zuen, lege-
proposamen batekin, urriaren 25a bertan behera gelditzeko.
Argudioak, bertsuak. Orduan bai, aurrera atera zen;
gutxienez, aintzat hartu zen eta bukaeraraino joan zen.
Orduan bai egon zelako borondate politikoa; argudio
berririk gabe ere argi zegoen bazegoela borondate politikoa
urriaren 25eko jaiegun hura bertan behera uzteko.



Guk zerbait gehiago egin genuen. Egin genuena zen hasiera
batean, Jaurlaritzak eskatu bezala, alternatiba planteatu.
Alternatiba planteatu, uste genuelako aukera bat galtzen
ari ginela. Eta uste dugu orduan aukera galdu genuela
gizartea batzeko balio lezakeen jaiegun