Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak talde parlamentarioek egindako legez besteko proposamena, Euskadiko autogobernua eguneratzeko ponentzia bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0042]
2017.01.26
8
07:45

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00042Euskadiko autogobernua eguneratzeko ponentzia bat sortzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (10:40)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (10:48)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (10:53)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (11:05)Bideoa ikusi

Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT) (11:17)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (11:25)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (11:29)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (11:35)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (11:38)Bideoa ikusi

Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT) (11:44)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:48)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euzko Abertzaleak eta
Euskal Sozialistak talde parlamentarioek egindako legez
besteko proposamena, Euskadiko autogobernua eguneratzeko
ponentzia bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Sozialistak
taldearen ordezkariak dauka hitza ekimena aurkeztu eta
aldezteko. Pastor jauna, zurea da hitza.

PASTOR GARRIDO jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Eneko Andueza nire taldekideak arestian esan duen bezala,
txanda honetan talde parlamentariook adierazi behar dugu ea
autogobernuaren esparruan bateratzen gaituena aurkitzeari
aukera bat ematen diogun, eta, hori lortzen badugu,
herritarrei galdetu behar diegu ontzat ematen duten, eta,
hala balitz, ea elkarrekin ospatzeko zerbait aurkitzen
dugun.

Aurreko legegintzaldian burutzeke geratu zen ponentzia
berrabiarazten dugu eta, horregatik, egiazki esan dezakegu
ez garela hutsetik abiatzen. Duela berrogei urte hasi ginen
Euskadiko erkidego politikoa eraikitzen, indar ezberdinen
arteko itun bat izanik abiapuntu (abertzaleen eta ez-
abertzaleen artekoa); geure arteko ituna lortuz hasi ginen
eraikuntza horretan, euskal herritarren arteko ituna
lortuz, eta Espainia osoarekikoa ere bai. Bizikidetza
politikorako akordio hark aintzakotzat hartzen zituen gure
berezitasunak, baita solidaritatea ere, eta Arabako,
Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleek berdintasunean aurrera
egiteko inoiz izan duten denboraldirik luzeena ekarri du,
zalantzarik gabe.

Baina egia da gutako asko aspalditxo hasi ginela itun hori
zaharberritzeko beharraz ohartzen. Beharrezkoa zen, zeren
belaunaldi batek ezin kenduzkotzat jotzen baititu osasuna,
hezkuntza publikoa, Ertzaintza, EITB, DSBEa edo
etxebizitza-eskubidea, beti hor egon izan balira bezala,
euskal herritarrok eskura geneuzkan eskumenak hartzea
erabaki genuenean geure gain hartu genuen erantzukizunaren
ondorio ez balira bezala. Eskubide horiek guztiak ez
zaizkigu halabeharrez etorri, zerutik erorita