Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan etxeko langileen eskubideak bermatzeko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0068]
2017.02.02
9
08:12

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00068Euskal Autonomia Erkidegoan etxeko langileen eskubideak bermatzeko neurriei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT) (17:06)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (17:15)Bideoa ikusi

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT) (17:25)Bideoa ikusi

Sánchez Martín, Gloria (SV-ES LT) (17:35)Bideoa ikusi

Aiartza Zallo, Jon (EA-NV LT) (17:44)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT) (17:54)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (17:56)Bideoa ikusi

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT) (18:02)Bideoa ikusi

Sánchez Martín, Gloria (SV-ES LT) (18:06)Bideoa ikusi

Aiartza Zallo, Jon (EA-NV LT) (Eserlekutik) (18:11)Bideoa ikusi

Botazioa. (18:13)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Elkarrekin Podemos talde
parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Euskal
Autonomia Erkidegoan etxeko langileen eskubideak bermatzeko
neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda. Elkarrekin
Podemosen ordezkaria den Arana andereak dauka hitza,
ekimena aurkeztu eta aldezteko.

ARANA VARAS andreak: Mila esker, Tejeria anderea. Jaun-
andreok, arrasti on guztioi.

Jende askok uste du etxeko langileak superemakumeak direla,
baina nik esango nuke, superemakume baino gehiago, XXI.
mendeko esklaboak direla. Zeren, nork uler dezake jasaten
dituzten lanaldiak jasatea, lan egiten duten etxetik egun
osoan atera ere egin gabe batzuetan, asteko atsedenaldirik
gabe, hamaika egiteko dituztela, eta, denborak aurrera egin
ahala, egiteko horiek beti areagotu egiten direla,
inposatuta eta negoziatzeko aukerarik gabe? Nor egongo
litzateke prest, legebiltzarkide jaun-andreak,
gaitzespeneko, tratu txarreko eta antzeko egoerak jasateko,
erantzuteko aukerarik ere izan gabe? Eta hain lan-baldintza
txarretan non langile izan ordez esklabo direla ematen
baitu, gainera.

Legeak oso babes txikia ematen die, gainerako langileei
baino txikiagoa, ez baititu ohiko langiletzat hartzen.
Emakume izateak eta emakumeekin lotutako gauza guztiek
gizartearen, lanaren eta legearen arloetan dakarrenaren
adierazgarri bat baino ez da hori.


Etxeko Langileen Araubide Berezia bereziki prekarioa da,
eta okerrena da ez dagoela hori aldatzeko inolako asmorik.
Langile diren aldetik, Lanbidek kontrolatzen ditu, inolako
eragozpenik gabe, baina emakume horiek egiten dituzten
salaketak edo emakume horien lan-baldintzak balioesteko
egin beharreko ikuskapenak egitea ez da egokia, zeren,
antza, enplegu-emaileen etxeko pribatutasuna urratzen
baita. Badirudi langileen duintasuna eta eskubideak ez
zaizkiola inori axola, gehienak emakume etorkinak dira-eta.



2016ko hirugarren hiruhilekoari dagokion Biztanleria
Aktiboaren Inkestaren