Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Galdera, Oihana Etxebarrieta Legrand EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, haurrek pairatutako sexu-abusuen aurrean "neurriak Elizari hartzea dagokiola" esateari buruz. [11
10
05
01
0017]
2017.02.03
10
03:38

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00017Haurrek pairatutako sexu-abusuen aurrean "neurriak Elizari hartzea dagozkiola" esateari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT) (09:38)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:41)Bideoa ikusi

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT) (09:44)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:45)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Galdera, Oihana
Etxebarrieta Legrand EH Bildu taldeko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, haurrek pairatutako sexu-abusuen
aurrean 'neurriak Elizari hartzea dagokiola' esateari
buruz".


Etxebarrieta anderea, zurea da hitza.

ETXEBARRIETA LEGRAND andreak: Egun on guztioi.

Lehendakari jauna, galdera honen bidez, Vatikanora
egindako bidaian Jesus Mari Mendizabal Kakux apaizak adin
txikikoei sexu-abusuen inguruan egindako deklarazioez
hausnartzea eskatu nahi dizugu.

Hauxe adierazi zenuen: "Elizari dagokion prozesu bat da eta
hark erabakiak hartu ditu jada". Horretaz gain, gaineratu
zenuen: "Elizbarrutia eta, bere egitura hierarkiakoan,
Eliza Katolikoa dira erabakiak hartzen dituztenak eta ez
dagokit niri baloraziorik egitea".

Berriz diot, hausnarketa sakon bat egitea eskatu nahi
dizugu galdera honen bidez, zuri eta zure Gobernuari
dagokizuelako, besteak beste, herri honetan bizi diren
haurren babesa. Honi erantzun egoki bat eman ordez eta
dagokionari justiziaren aurrean ardurak hartzea bultzatu
ordez, zure ardurari muzin egin eta ordezkatzen dituzun
euskaldunen aurrean ez erantzutea erabaki zenuen.


Félix López ikerlariak egindako lan batean, ditugun datu
apurren berri emateaz gain, haurrek sufritutako abusuen
artean (eta hau berbalizatzera heldu direnen artean), % 4,7
elizgizonen eskutik abusatuak izan direla badakigu, eta
abusatutako mutilen artean kopuru hau % 9ra igotzen dela.
Abusuen gehiengoa etxe-giroan gertatzen den arren, ezin
ditugu datu hauek inondik inora anekdotikotzat jo; are
gutxiago gure jendartean Elizak izan duen eta duen pisua
eta presentzia kontuan hartzen baditugu, hain zuzen haurren
hezkuntza, denbora librea eta abar kudeatu izan
dituztelarik.


Pertsona batzuk justizia kanonikotik epaituak izateak eta
beste batzuek justizia arruntetik joateko aukera izateak
lehen eta bigarren mailako herritarrak sortzen ditu. Eta,
hain zuzen, zure deklarazioekin, denon eskubidea den
justizia ukatu diezu abusuen