Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, emakumeen lan-kolokatasun eta haren ondorioei buruzko azterlan bat egitearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0074]
2017.02.09
11
06:10

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00074Emakumeen lan-kolokatasun eta haren ondorioei buruzko azterlan bat egitearen inguruan

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT) (16:17)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (16:27)Bideoa ikusi

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT) (16:36)Bideoa ikusi

Sánchez Martín, Gloria (SV-ES LT) (16:44)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT) (16:54)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT) (17:04)Bideoa ikusi

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (17:08)Bideoa ikusi

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT) (17:10)Bideoa ikusi

Sánchez Martín, Gloria (SV-ES LT) (Eserlekutik) (17:13)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT) (17:16)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:20)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Elkarrekin Podemos talde
parlamentarioak egindako legez besteko proposamena,
emakumeen lan-kolokatasun eta haren ondorioei buruzko
azterlan bat egitearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Elkarrekin Podemos
taldearen ordezkaria den Arana andereak dauka hitza ekimena
aurkeztu eta aldezteko.

ARANA VARAS andreak: Kaixo guztioi. Eskerrik asko,
legebiltzarburu anderea. Mahaikideak, legebiltzarkideok.

Elkarrekin Podemosentzat eta niretzat bereziki, emakume
naizen aldetik, oso pozgarria da ekimen hau hona ekartzea.
Ekimen xumea badirudi ere, sakontasun handia du,
gizartearen ehuneko ehuna eraginpean hartzen duen gai
batean. Gizonei ere eragiten die, baina emakumeon
bizitzetan bete-betean eragiten du.


Elkarrekin Podemosentzat, gizonen eta emakumeen arteko
berdintasunaren bidean aurrera egitea lehentasunezko lan-
helburua da, gure programaren funtsezko puntua,
eraldaketaz, demokraziaz eta justizia sozialaz hitz egin
ahal izateko, ezinbesteko baldintza dela uste dugulako.

Horretan aritu gara lanean, eta horretan jarraituko dugu,
feminismoek eskaintzen diguten ikuspegi akademiko eta
politikotik abiatuta -feminismoek diogu, pluralean,
emakumeak askotarikoak garelako, eta hori gogoeta egiten
dugunean eta jakintza sortzen dugunean ere islatzen delako-
. Ildo honetan, Euskadiko erakunde feministen
aldarrikapenen, gogoeten eta proposamenen historia luzearen
berri eman nahi dugu.

Aitortu, balioetsi eta ospatu egiten ditugu orain arte
egindako aurrerapauso handiak. Baina, adi. Emakumeek eta
feministek, gizon konprometituek eta zeregin honetan gure
ondoan ditugunek, gogorarazi behar dugu eta belaunaldi
berriei gogorarazi behar diegu oraindik asko dagoela
egiteke, patriarkatua gure gizartearen eta kulturaren DNAn
sartuta dagoela, eskutik doazela eta elkar elikatzen
dutela.


Errealitate ekonomiko, sozial, politiko eta kulturala
aldakorra da, eta, harekin batera, desberdintasun-
adierazpenak