Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, EITBren erreforma integrala egiteko ponentzia bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0024]
2017.02.16
12
07:03

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00024EITBren erreforma integrala egiteko ponentzia bat sortzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (12:37)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT) (12:51)Bideoa ikusi

Romero Pozo, Rafaela (SV-ES LT) (13:01)Bideoa ikusi

Oregi Bastarrika, Ana Isabel (EA-NV LT) (13:11)Bideoa ikusi

Agirre Garitaonandia, Jasone (EH Bildu LT) (13:22)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (13:29)Bideoa ikusi

Arana Varas, Eukene (EP LT) (13:35)Bideoa ikusi

Romero Pozo, Rafaela (SV-ES LT) (13:41)Bideoa ikusi

Oregi Bastarrika, Ana Isabel (EA-NV LT) (13:45)Bideoa ikusi

Agirre Garitaonandia, Jasone (EH Bildu LT) (13:50)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:55)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Euskal Talde
Parlamentario Popularrak egindako legez besteko
proposamena, EITBren erreforma integrala egiteko ponentzia
bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda, Euskal Talde
Popularraren ordezkaria den Llanos andreak dauka hitza
ekimena aurkeztu eta aldezteko.

LLANOS GÓMEZ andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Buenos días a todos y todas.

Aurreko legealdian luze eztabaidatu genuen EITBri buruz,
eta, zoritxarrez, ez gauza positiboen inguruan. Entean
hautemandako hainbat arazoren inguruan eztabaidatu genuen:
bertako zuzendaritzaren kudeaketa kaskarra, EITBko langile
diren profesional trebeen kudeaketa kaskarra
zuzendaritzaren aldetik, irratian ezkutuan egindako EEEa
ere mintzagai izan genuen maiz Ganbera honetan, entean
gertatutako aurrenetako greba eragin zuena, EITBren
audientzien jaitsiera... Audientziak baitira, azken finean,
komunikabide pribatu ororen gida nagusi eta bakarra. Baina
kasu honetan ez.



Egia da audientziak, batzuetan, bigarren maila batean egon
beharko liratekeela hedabide publikoetan, eskainitako
zerbitzua interes publikokotzat joz gero. Baina, kasu
honetan, ez daude ez bigarren, ez hirugarren, ezta
laugarren mailan ere; are gehiago, askotan, ez dira kontuan
hartu ere egiten. Hilero behera egin dute, eta, batez
beste, kuotek ez dute % 10 ere gainditu. Lau urtean,
audientziaren % 24 galdu dugu. Une honetan ez gara
erreferentzia bat euskaldunentzat beste telebisten
eskaintzen aurrean, ezta euskal hiztunentzat ere.

Enteak bere historiako zifra okerrenekin itxi berri du
2016a, ikusle-kuota minimoekin, % 7 ozta-ozta gaindituta,
eta ETB2 kate nagusiko sharearen % 10era ez da iristen.
1992an audientziak neurtzen hasi zirenetik, EITBk ez zuen
sekula hain ikusle-kuota baxurik erregistratu.


Bestalde, uste zaigu iruditzen une honetan EITB hizkuntza
normalizatzeko eta euskara sustatzeko helburuak betetzen
ari denik. ETB1ek oso audientzia kaskarrak dauzka, %