Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, gure segurtasun eredu propio baten norabidean, Espainiako indar polizialen erretiratze osoari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0055]
2017.02.16
12
07:03

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00055Gure segurtasun eredu propio baten norabidean, Espainiako indar polizialen erretiratze osoari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (15:29)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (15:43)Bideoa ikusi

Prieto San Vicente, Txarli (SV-ES LT) (15:49)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (EA-NV LT) (15:59)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (16:08)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (16:20)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (16:25)Bideoa ikusi

Prieto San Vicente, Txarli (SV-ES LT) (16:28)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (EA-NV LT) (16:32)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (16:36)Bideoa ikusi

Botazioa. (16:42)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko hirurak eta hogeita hamarrean ekin zaio berriz
bilkurari.

LEHENDAKARIAK: Arratsalde on guztioi. Berriro ekingo diogu
osoko bilkurari.

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "EH Bildu talde
parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, gure
segurtasun eredu propio baten norabidean, Espainiako indar
polizialen erretiratze osoari buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".


Proposamen egin duen taldearen txanda. Arzuaga jauna, zurea
da hitza ekimena aurkezteko eta aldezteko.

ARZUAGA GUMUZIO jaunak: Eskerrik asko, legebiltzarburu
anderea. Arratsalde on denoi.

Gaurko edo arratsalde honetako puntu honekin espainiar
indar polizial eta militarrak guztiz erretiratzea eskatuko
dugu. 2013an ere horrela eskatu zuen Legebiltzar honek eta
gaur ideia hau berrestera gatoz.


Eztabaida honetarako sei argudio, sei arrazoi emango ditut.
Lehenengoa, iraganeko agrabioagatik. Espainiako Segurtasun
Indarrek eragin duten giza eskubideen urraketengatik,
Guardia Zibilak bere 170 urteko historian sortu duen min,
sufrimendu, herri mugimenduari, mugimendu sindikalari,
langileei, ikasleei, mugimendu politikoei eragin dien
saminagatik. Agrabio hori bere intentsitate guztian argitu,
errekonozitu, erreparatu behar dela pentsatzen dugu eta
erreparatu gabe jarraitzen duenez, hor markatzen dugu gure
lehenengo helburu bat.


Ezin nuen saihestu aipamen hau egitea iraganari begira,
baina gaurko ekimen honetan ez dut iraganean geratzea
nahi, baizik eta etorkizunera proiektatu nahi dut.

Bigarrena, poliziaren ratio defektiboengatik. Atera
ditzagun kontuak. Duela bost urte, hiru probintzia hauetan
soilik, gutxi gorabehera 8.000 ertzain, 3.500 udaltzain,
3.000 guardia zibil eta 1.500 polizia nazional geneuzkan:
guztira, 16.000 polizia. Gaur egun, 7.000 ertzain, 3.500
udaltzain, 2.370 guardia zibil eta 1.381 polizia nazional
dauzkagu: guztira, 14.251. Murrizketa nabarmena egon da.
Puntu honetan interesatzen zaigunari dagokionez, guardia
zibilen kopuruan % 32,1eko jaitsiera egon da, eta