Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mozioa, Miren Larrion Ruiz de Gauna EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, egungo marko juridiko-politikoaren mugen kudeaketa soiletik harago joateko Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
03
00
0002]
2017.02.23
14
05:37
Deialdiko 1. puntua

Jatorrizko ekimenak

11\11\03\00\00002Egungo marko juridiko-politikoaren mugen kudeaketa soiletik harago joateko Jaurlaritzak dituen asmoei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT) (09:35)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:48)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (09:56)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (10:06)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (10:17)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT) (10:28)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (10:33)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (10:38)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (10:41)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (10:47)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:53)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako lehenengo puntua: "Mozioa, Miren Larrion
Ruiz de Gauna EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
egungo marko juridiko-politikoaren mugen kudeaketa soiletik
harago joateko Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Iriarte anderea,
zurea da hitza ekimena aurkeztu eta aldezteko.

IRIARTE OKIÑENA andreak: Legebiltzarburu andrea, sailburu
jaun-andreok, legebiltzarkide jaun-andreok. Egun on.

Autogobernuak nakar berriz ere gaurko honetan. Eta,
autogobernuaz hizketan hasteko, utz iezadazue une batez
Donostiako Kursaalera begira jartzen, Donostiako
Kursaalean, ekitaldi akademiko bat izanik ere, sekulako
lezioa eman zutelako atzo bertara bildu ziren euskal
herritarrek. Sekulako lezioa, batetik Kataluniari
elkartasuna erakutsi ziotelako, eta Parlamentu hau bera ere
ez da gai izan guztion artean herri hari adierazpen
instituzional baten bidez elkartasuna erakusteko (hemengo
hiru talde baino ez gara izan horretarako gai), eta
Gobernuak berak ere ez zuen inor bidali Bartzelonara orain
dela 15 egun. Elkartasuna Kataluniari, beraz. Eta,
bestetik, argi gelditu zelako atzoko ekitaldian herri hau
bizirik dagoela eta erabaki egin nahi duela, eta erabaki
egingo duela inoren baimenik izan gabe.

Ibarretxe lehendakariak zioen atzo hemen egiten ez duguna
ez digula kanpoko inork egingo, ez direla aitzakiak
Bruselan, Parisen edo Madrilen jarri behar. Baina, nik
zalantzan jarriko dizudan bezala Gobernu honek gauzak
egiteko borondatea baduela eta gauzak egiten dituela,
zentzu honetan pultsurik ez duen gobernu bat ikusten dut
eta iruditzen zait eduki beharko genituzkeela zentzu
honetan plan jakin batzuk ere.

Eta konstatazio bat berriz ere, eta konstatazio hau azken
15 egunetakoa da, Jaurlaritza osatzen duten sail askok
Espainiako Gobernuak, Estatuko legeek eta Espainiako
Auzitegi Konstituzionalaren erabilpen politikoak Gernikako
Estatutuaz egin duen politika murriztailea eta
birzentralizatzailea agerian