Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak hedabide bati egindako adierazpenei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0040]
2017.02.23
14
05:37
Deialdiko 3. puntua

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00040Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak hedabide bati egindako adierazpenei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (12:11)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (12:24)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (12:34)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (12:40)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (EA-NV LT) (12:48)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (12:53)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (13:00)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (13:02)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (13:08)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (EA-NV LT) (13:10)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:13)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Talde
Parlamentario Popularrak egindako legez besteko
proposamena, Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak
hedabide bati egindako adierazpenei buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Talde
Popularraren ordezkaria, Llanos anderea, zurea da hitza
ekimena aurkeztu eta aldezteko.


LLANOS GÓMEZ andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Buenos días a todos.

Ehun eta berrogeita hamasei guardia zibil, ehun eta
berrogeita bederatzi polizia nazional, hamabost ertzain
erailak Euskadin, milaka zauritu, erretako autoak,
erasoak, irainak agenteei eta euren familiei, Bilboko
jaietan jipoitutako ertzainak, kale-borroka, mehatxuak.
Hori izan zen Segurtasun Indar eta Kidegoek Euskadin urte
gehiegitan egunero jasan behar izan zutena, kidego
horietako kide izate hutsagatik terrorista guztien jomugan
zeudenean.

Sasoi berri batez mintzatzen ari gara, eta sasoi berri
batez mintza gaitezke ETA garaitu egin dutelako Segurtasun
Indar eta Kidegoek, zuzenbide-estatuak, euskal gizarteak
eta Espainiako gainerako gizarteak.


Sasoi berri batean gaude beharbada, baina sasoi berri
honek, batzuetan, sasoi zaharraren antz handiegia dauka,
eta ikusi dugu Altsasun bi guardia zibili eraso egin
dietela guardia zibil izate hutsagatik; ikusi dugu
terrorismoa goratzeko ekintzak egin dituztela
institutuetan; ikusi dugu Ertzaintzaren komisarien aurrean
kontzentrazioak egin dituztela, torturatzaileak direla
leporatzeko. Eta horri guztiari ez dio gaitzespena adierazi
ezker abertzaleak; aitzitik, parte hartu du.

Batzuek hain gustura goraipatzen duten sasoi berri hori ez
da heldu ezker abertzalearentzat. Argi dago ezker
abertzaleak iraganean kateatuta jarraitzen duela, ETArekiko
konplizitatearen iraganean, ETAren terrorismoak sortutako
sufrimendu, min eta heriotzekin, eta oraindik ere ez dute
terrorismo hori gaitzetsi.


Gaur egun, inboluzioa gertatzen ari da, gatazkaren teorian
kateatuta gaude, iragan hori