Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako lege-proposamena, Euskal Irrati-Telebista Ente Publikoa Sortzeko 5 /1982 Legearen aldaketarako. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
09
02
02
0004]
2017.03.09
16
05:07

Jatorrizko ekimenak

11\09\02\02\00004Euskal Irrati-Telebista Ente Publikoa Sortzeko 5 /1982 Legearen aldaketarako

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:33)Bideoa ikusi

Botazioa. (09:44)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (09:46)Bideoa ikusi

Romero Pozo, Rafaela (SV-ES LT) (09:52)Bideoa ikusi

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (09:57)Bideoa ikusi

Oregi Bastarrika, Ana Isabel (EA-NV LT) (10:02)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Elkarrekin Podemos talde
parlamentarioak egindako lege-proposamena, Euskal Irrati-
Telebista Ente Publikoa Sortzeko 5/1982 Legearen
aldaketarako. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin
betiko ebazpena".


Banatu zaizuen dokumentazioan daukazue Jaurlaritzaren
irizpidea eta, horrenbestez, irakurri gabe, eztabaidari
ekingo diogu.

Aldeko txandan, nork parte hartu nahi du, Elkarrekin
Podemos taldeaz aparte...? Zuek ez... Beste inork ez.

Beraz, Martínez jauna, zurea da hitza.


MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Aste honetan, berriro egokitu zaigu
EITBren inguruan hitz egin beharra; printzipioz, gaur
dakargun gaiarekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla-
eta.

Lehenik eta behin, izari pixka bat eskatu nahi genuke, ez
dadin gerta batzuen interes nagusia izatea publikoa dena
oro har jazartzeko estrategien zerbitzura dagoen gure
irrati-telebista publikoaren aurka egitea, edota Euskadiko
kaleetan islarik ez duten kultura- eta identitate-gerrak
piztea.


Esan genuen eta berriro esango dugu: umore-erregistroaren
erabilerari lotutako akatsa da; nahasmena eragiten du
horrek, eta, sare sozialetan hedatzeko trebeki muntatuta,
itxura eman lezake espainiarrak iraintzeko eta horietaz
barre egiteko helburua duela. Grazia gutxi dauka irainduta
sentitu ahal izan direnentzat.

Akatsa onartuta denez eta barkamena eskatu denez, ardura
gaitezen gaur, mesedez, hona dakargun EITBren erreformari
buruz hitz egiteaz. Bertako lantalde bikainari bere lan-
ibilbidea garatzeko baliabideak ematea baino ez du bilatzen
horrek, euskal herritarren zerbitzura, eta inolako esku-
hartze politikorik gabe. Zeren alderdiaren zerbitzura
dauden esku-hartze politikoek oztopatu baitute
erreferentziazko hedabide publiko bat edukitzeko aukera.

Euskadin, Europako estandarrekin homologa daitekeen gune
mediatiko bat eraiki behar dugu. Horretarako, ezinbestekoa
da EITBren Legea eguneratzea, horren Administrazio
Kontseiluari eta zuzendari nagusiari, osaerari eta
eginkizunei eta legeak