Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Kolonbian lortutako bake-akordioak babesteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0102]
2017.03.16
17
06:25
Gai zerrendako 3. puntua

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00102Kolonbian lortutako bake-akordioak babesteari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Martínez Zatón, Iñigo (EP LT) (12:11)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT) (12:24)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (12:30)Bideoa ikusi

Romero Pozo, Rafaela (SV-ES LT) (12:36)Bideoa ikusi

Aguirre Arizmendi, Iñaki (EA-NV LT) (12:44)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:54)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Elkarrekin Podemos talde
parlamentarioak egindako legez besteko proposamena,
Kolonbian lortutako bake-akordioak babesteari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Talde proposatzailearen txanda. Elkarrekin Podemos.
Martínez jauna, zurea da hitza, ekimena aurkeztu eta
aldezteko.

MARTÍNEZ ZATÓN jaunak: Eskerrik asko, presidente,
legebiltzarkideok.

Kolonbiako bake-prozesua babesteko legez besteko proposamen
hau aurkeztu dugu gaurkoan, gure ustez funtsezko egitekoa
dutelako estatuez azpiko erakundeek, bai Legebiltzar honek
eta bai Jaurlaritzak berak ere, bakea eta giza eskubideen
defentsa bultzatuko dituen nazioarteko gizartea eraikitzen
laguntzeari dagokionez.

Gatazka armatuan 50 urtetik gora eman ondoren, Kolonbiako
Gobernua eta FARC lau urtez negoziatzen aritu ondoren, eta
egindako plebiszituan La Habanan abuztuaren 24an sinatutako
akordioa errefusatua izan ondoren, aldeek berriro ekin
zioten elkarrizketari, harik eta joan den azaroaren 24an
azken bake-akordio berri bat lortu zuten arte. Gero, aho
batez berretsi zuen Kolonbiako Kongresuak.


Pozez hartzen dugu Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen
ausardia Kolonbia bakean eraikitzeko akordioak bilatzen.
Akordio berri hau urrats erabakigarria da bakerako eta
berradiskidetze nazionalerako. Konfrontazio armatuaren
amaierak gatazkak milioika kolonbiarrei eragindako
sufrimenduaren amaiera ekarriko du.


Era berean, lagungarria izango da lurralde kolonbiarra
integratuagoa egiteko, gizarte-inklusioa handitzeko eta
demokrazia kolonbiarra indartu eta lurralde nazional osoan
hedatzeko eta, baita ere, gatazka sozialak bide
demokratikoengatik izapidetzea ziurtatzeko.

Baita ere, gure poza adierazi nahi dugu Quiton ematen ari
diren elkarrizketengatik, Gobernuaren eta ELNren artean.

Aste honetan bertan, Enrique Santiago izan dugu Kanpo
Harremanetako Batzordean; abokatua eta FARCen aholkulari
juridikoa da bera, eta jakinarazi digu zertan den La
Habanan burutu den elkarrizketa-prozesua