Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeko Martín Auzmendi Aierbe jaun txit argiak Lan eta Gizartesegurantza-Sailburu jaun txit gorenari Artezko Akurapen-Egitarauen baitango lansariei buruz Eusko Legebiltzarrak 1987.eko irailaren 18an onartutako Legez Bestekoaren saloan agindutakoa Eusko Jaurlaritzari ez betetzeari buruz egindako itauna.
1989.02.17
40
03:02

Jatorrizko ekimenak

03\10\04\01\00038Artezko Akurapen-Egitarauen baitango lansariei buruz Eusko Legebiltzarrak 1987.eko irailaren 18an onartutako legez bestekoaren Saloan agindutakoa Eusko Jaurlaritzak ez betetzeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:07)Bideoa ikusi

Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (00:18)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:38)Bideoa ikusi

Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (00:50)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARI jaunak: Boskarren gaia:
"Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeko Martin
Auzmendi Aierbe jaun txit argiak, Lan eta
Gizartesegurantza-Sailburu jaun txit gorenari
Artezko Akurapen-Egitarauen baitango lansariei
buruz Eusko Legebiltzarrak 1987.eko irailaren 18an
onartutako legez bestekoaren saloan agindutakoa
Eusko Jaurlaritzak ez betetzeari buruz egindako
itauna".

Berriz ere isilik egon zaitezten eskatzen
dizuet, jaun-andreak.

AUZMENDI AIERBE jaunak: Presidente
jauna, parlamentari jaun-andreok, interpelazio
honetan planteatzen dudan gai hau ez da berria
Legebiltzar hontan, zeren 85-86. urteetan ere
hainbat alditan bai Alderdi Sozialistak eta bai gure
taldeak ere Parlamentu hontara ekarri zuten arazo
hau. Eta arazo honen muina azkenik dago 1985an.
Euskal Gobernuak onartu zuen egitamu bat, lan gabe
zeuden langileak kontratatzeko egitamua. Eta hain
zuzen ere egitamu horretan ezartzen ziren soldatak
konbenio kolektiboetan jarrita zeuden soldatak baino
bajuagoak, txikiagoak ziren. Beraz, arazoa hori
izanik, bi urte horietan Parlamentu honetan
planteatzen diren eztabaidak arazo horren inguruan
planteatzen dira, eta iniziatiba bakoitzean Euskal
Gobernuak bere jarrera alda zezela eskatuz, noski.
Alegia, konsidera zezala legez langileei zegokien
soldata kobratzeko eskubidea eta, eskubide hori
onartuz, aplikatu zedila zuzenean indarrean zegoen
legea, legedi orokorra, eta legedi orokor horren
barnean ulertu behar ziren konbenio kolektiboak,
noski.

Gobernuak jarri zituen indarrean egitamu
horiek eta - beste era batera ezin zitekeen gerta,
noski-, egitamu horien martxan jartze eta
aplikazioak. Aplikazioa erakunde sindikalen
oposizioarekin egingo da eta, baita, esan dudan
bezala, alderdi honetan Gobernuan ez geunden
alderdi guztien oposizioarekin ere.

1986.eko urtarrilaren 15ean, arazo honi
dagokionez, UGT erakundeak bateango-auziaren
biderapena hasi zuen, beste batzuren artean,
langileak akuratzeko, ihardutze-sailari dagokion
konbenio kolektiboa ezartzearen