Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak talde parlamentarioek egindako legez besteko proposamena, ETAren armagabetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0146]
2017.04.06
21
06:03

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00146ETAren armagabetzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (12:40)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (12:51)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Alonso Aranegui, Alfonso (PV-ETP LT) (13:01)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (13:13)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (13:23)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (13:34)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (13:38)Bideoa ikusi

Alonso Aranegui, Alfonso (PV-ETP LT) (13:43)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (13:48)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (13:51)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:02)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntura pasatuko gara:
"Lehenbailehen eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak eta Euskal
Sozialistak talde parlamentarioek egindako legez besteko
proposamena, ETAren armagabetzeari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Talde proposatzailearen txanda da. Euskal Sozialistak
taldearen ordezkariak, Pastor jaunak dauka hitza, ekimena
aurkeztu eta aldezteko.


PASTOR GARRIDO jaunak: Eskerrik asko, legebiltzarburu
andrea.

"Harro gaude talde horretako kide izan garelako; hain
zuzen, gure gizarteak pairatzen zuen iluntasun etikotik
atera, eta giza duintasuna eraikitzen hasi zirenen
taldekoak". Gesto por la Paz-en baimenarekin, 2013ko
ekainaren 1ean Bilboko Plaza Biribilean zabaldutako mezua
berreskuratzen dugu. Eta mezu hori berreskuratzen dugu
bertan identifikatuta sentitzen garelako, bere hogeita
zortzi urteko bizitza isil eta ausartarekin identifikatuta
sentitzen garelako, eraileei aurre egiten, eskubideen
urraketen aurrean inoiz isildu gabe, Euskadiko herritarren
ordezkari gehienen errespetua irabazita.



Gizarte zibil horretako kide gara gu, zibil eta herritar
sentitzen baikara. Eta gizarte zibil horren inplikazioa
ezinbestekoa izan da ETA bukarazteko, eta orain beste talde
zibil batzuk gehitu zaizkio, egiteke zegoenari azkena
emateko.

Nahiago nuke izuari bukaera emate honetan gaur egun parte
hartzeko ageri den gogo bizi hori lehen ere izan balitz,
bahitutako baten askatasuna eskatzeko lazo urdin bat jartze
soilagatik atarian diana bat jartzen zuten garaian. Baina
2013ko egun hartan askok jarri genuen "Lortu dugu" zioen
txapa; askok gorde ere egin genuen, oraindik egiteko asko
zegoela jakinda.

ETAri bere jarduera terrorista utzaraztea lortu genuen;
armak gordetzeari uko eginaraztea gelditzen zen, euskal
herritarren bizitzan eta erakundeek esaten genituen
gauzetan zuen eraginari buruzko ezein ideiaren plantak
egiteko balio zioten armak. Ez da horrelakorik gertatu.
Armak hartu zituztenek defendatutako ezer ez da gertatu.

Inposatu nahi izan