Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Legegintzako dekretuaren proiektua, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
10
10
00
0001]
2017.04.27
24
05:38
Deialdiko 1. puntua.

Jatorrizko ekimenak

11\10\10\00\00001Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena

Izapideak

Onartzen da

Hizlariak

Segurtasun Saila, sailburua (09:35)Bideoa ikusi

Botazioa. (09:41)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Castelo de Sa, Alexia (SV-ES LT) (Eserlekutik) (09:42)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (Eserlekutik) (09:43)Bideoa ikusi

Otero Gabirondo, Mikel (EH Bildu LT) (09:44)Bideoa ikusi

Latxaga Ugartemendia, David (EA-NV LT) (09:49)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako lehenengo puntuarekin sartuko gara:
"Legegintzako dekretuaren proiektua, Larrialdiak Kudeatzeko
Legearen testu bategina onartzen duena. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Puntu hau eztabaidatzen hasi baino lehenago, gogoraraziko
dizuet eranskin bat bidali zela, Jaurlaritzak aste honetan
aurkeztu duen legegintzako dekretu-proiektuaren testuaren
zuzenketarekin.

Jaurlaritzaren ordezkariak dauka hitza. Beltrán de Heredia
anderea, zurea da hitza.

SEGURTASUNEKO SAILBURUAK (Beltrán de Heredia Arroniz):
Eskerrik asko, presidente anderea. Lehendakari, sailburuok,
legebiltzarkideok, egun on.


Larrialdien Kudeaketa Legearen testu bategina da gaur zuen
onarpenera dakargun ekimena. Legegintzako dekretu honekin
Jaurlaritzak bete egin du iaz Legebiltzarrak emandako
agindua.


Testu berriak 96ko legea eta iazko apirilean onartu zena -
biak- batzen ditu. Lege bien idazkera bakar eta bateratua,
atalburuen eta artikuluen zenbatze berria, eta, azken
finean, lege bien testu bateratu berria proposatzen ditu.

2016ko apirilaren 21ean, Larrialdiak Kudeatzeko Legea
aldatzeko 5/2016 Legea onetsi zuen Legebiltzar honek.
Beraz, azken xedapenak zehazten duena betez, Segurtasuneko
sailburua naizen aldetik, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen
testu bategina aurkezten dizuet gaur, Jaurlaritzaren
izenean.

Aipatutako xedapenak hitzez hitz zehazten du Jaurlaritzari
baimena ematen zaiola lege hau indarrean jarri eta gehienez
ere hamabi hilabeteko epean Larrialdiak Kudeatzeko
apirilaren 3ko 1/96 Legea testu bakar batean bateratzeko.
Eta berebat xedatzen du testu bateginak testu bakarrean
bilduko dituela bi legeak; birzenbakitu egingo dituela hala
behar duten artikulu, kapitulu eta xedapenak; zenbaketa
berrira egokituko dituela testu bakarrean bildutako legeen
barne-igorpenak, eta harmonizatu egingo dituela bateratu
beharreko lege-testuak.

Bada, Jaurlaritzak zehaztutako epean bete zuen mandatua,
eta martxoaren 28an onetsi zuen testu bategina, Gobernu
Kontseiluan; testu hori gaur