Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, haurren kontrako sexu-abusuei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0088]
2017.04.27
24
05:38
Deialdiko 5. puntua.

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00088Haurren kontrako sexu-abusuei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT) (13:20)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT) (13:30)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (13:40)Bideoa ikusi

Romero Pozo, Rafaela (SV-ES LT) (13:45)Bideoa ikusi

Gurrutxaga Uranga, Maialen (EA-NV LT) (13:55)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:03)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "EH Bildu talde
parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, haurren
kontrako sexu-abusuei buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda, Etxebarrieta
andreak dauka hitza ekimena aurkeztu eta aldezteko.

ETXEBARRIETA LEGRAND andreak: Eguerdi on guztioi. Mila
esker.

Urtarrileko azken asteetan Gipuzkoako Elizbarrutian
emandako sexu-abusu batzuen berri izan genuen, eta honen
aurrean egondako erreakzioek (edo erreakzio ezek)
bultzatuta, galdera bat eta legez besteko proposamen bat
egitera eraman gintuen Euskal Herria Bildutik.

Galderak lehendakariaren adierazpen bat bilatzen zuen
momentu horretan, gaiaren inguruko posizionamendua
eskatuaz, eta hori jaso genuela ikusirik, egun horretan
bertan adierazi genuen gure legez bestekoak zeukan
lehenengo puntua kenduko genuela elkarlanean eta elkarrekin
neurriak adosten jartzeko.


Elizbarrutian emandako haurren kontrako abusu hauek
itzalpean dauden beste hainbat salaketa eta egoera
erdigunera eramatea edo ekartzea ahalbidetu zuten.
Itzalpean dauden eta gehiengoa diren beste eraso horietatik
guztietatik, orokorrean, gehiengoa familia-giroan
emandakoak izaten dira: kasuen % 90ean familiako
gizonezko heldu batek egindakoak -aitek, aitonek,
osabek...-. Min egiten duena, haurren konfiantzazko
pertsona denean, indarkeria ankerrena bultzatzen du.

Bide horretan, beraz, pozez soilik hartu dezakegu gure
hasierako proposamena onartu eta berau hobetzeko bidea egin
izanak, beste taldeetako ekarpenak txertatuz. Aho batez
onartutako erdibidekoa lortu dugu erraz, oso erraz, eta
eskerrak eman nahi dizkizuet guztioi horrengatik. Begien
aurrean daukagun akordio honek Gobernuak dituen ardurak
erdigunean jartzen ditu lehenik, honi Gobernuari politika
trasbertsalak eta integralak eskatuz.

Osasun publikoko eta justizia sozialeko arazo batez hitz
egiten ari gara, erpin asko dituen gatazka batez, gatazka
estruktural batez eta halako politikak eskatzen