Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, enplegu publikoa lortzeko gehiegizko euskara-eskakizuna zuzentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0064]
2017.05.18
28
05:57

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00064Enplegu publikoa lortzeko gehiegizko euskara-eskakizuna zuzentzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (11:10)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (11:26)Bideoa ikusi

Andueza Lorenzo, Eneko (SV-ES LT) (11:37)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (11:45)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (11:55)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (12:03)Bideoa ikusi

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (12:09)Bideoa ikusi

Andueza Lorenzo, Eneko (SV-ES LT) (12:14)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (12:20)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (12:25)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:28)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Euskal Talde Parlamentario
Popularrak egindako legez besteko proposamena, enplegu
publikoa lortzeko gehiegizko euskara-eskakizuna zuzentzeari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Talde
Popularraren ordezkaria. Garrido andrea, zurea da hitza,
ekimena aurkeztu eta aldezteko.


GARRIDO KNÖRR andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Egun on, lehendakaria. Sailburuak, legebiltzarkideok, egun
on.

Beno, berriro Alderdi Popularrak herritarrak kezkatzen
dituen gai bat eztabaidatzera ekartzen du; aurreko
legealdietan proposamen berbera ekarri genuen.

Eusko Jaurlaritzaren jarrera berdina denez, jarrera aldatu
ez denez, uste dugu berriro debate hau legealdi honetan
ekartzea komenigarria dela.


Ikusten dugunez Urkullu jauna Lehendakaritzan duen
Jaurlaritzak eutsi egiten diola lan-eskaintza publikoetan
euskara neurrigabeki eskatzeko jarrerari, eta lan-eskaintza
publiko horiek iragarri ere iragarri direnez legealdi
honetarako hainbat deialdiren bidez, komenigarria iruditu
zaigu, gainera legealdiaren hasieran gaudenez, proposamen
hau ekartzea.


Ulertzen dugu iragarpen horiekin eta hizkuntza-politika
berberarekin jarraitzeko asmoarekin Jaurlaritza honek,
berriro ere, ez duela aintzakotzat hartzen hainbat
eskualdetako errealitate soziolinguistikoa, Autonomia
Erkidegoaren esparru ezberdinetan euskarak duen erabilpen
efektiboa, ez baita izaten berdina, Administrazio publikoko
lanpostu batean aritu ahal izateko diskriminaziorik ez
pairatzea eta, bide batez, Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazio Orokorrean lanpostua berdintasunez lortu ahal
izatea bermatzea.

Uste dugu horrexegatik komenigarria dela gai hau berriro
hona ekartzea, eta Alderdi Popularraren helburua da
euskarari gehiegizko balorazioa ez ematea, hau da,
erabakiorra ez izatea eta politika linguistikoa berriro
berrikustea.

Horregatik, esaten nuen bezala, erabaki dugu komenigarria
zela berriro ere Ganbera honetan eztabaida dadin