Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Eusko Alkartasuna eta Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeek Euskal Herriko Autonomi Elkartearen 1989.erako Diruegitamuen dirubidetarako Foru-Diputazioek egin beharreko ekarketei buruz egindako legez bestekoaren saloaren eztabaidaketa eta azken erabakia.
1989.03.02
41
04:18

Jatorrizko ekimenak

03\11\02\01\00102Foru Diputazioek Euskal Autonomia Erkidegoko 1989ko aurrekontuen finantzazioari egin beharreko ekarpenei buruz

Izapideak

(Ezetsia)

Hizlariak

Guridi Urrejola, José Ramón (NV LT) (00:53)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:02)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Ollora Otxoa de Aspuru, Juan M.ª (NV LT) (01:08)Bideoa ikusi

Orcajo García, Fidel (SV-ES LT) (01:17)Bideoa ikusi

Ogasuna eta Finantzak Saila, sailburua (01:28)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Guridi Urrejola, José Ramón (NV LT) (01:39)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:48)Bideoa ikusi

Ogasuna eta Finantzak Saila, sailburua (01:54)Bideoa ikusi

Ollora Otxoa de Aspuru, Juan M.ª (NV LT) (01:57)Bideoa ikusi

Orcajo García, Fidel (SV-ES LT) (01:58)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:01)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Guimón Ugartechea, Julen (Misto-PP LT) (02:02)Bideoa ikusi

Testua

Beraz, gai-zerrendako bigarren gaira joko
dugu: "Eusko Alkartasuna et Euskadiko Ezkerra
Legebiltzar-Taldeek Euskal herriko Autonomi
Elkartearen 1989.erako Diruegitamuen
Dirubidetarako Foru-Diputazioek egin beharreko
ekarketei buruz egindako legez bestekoaren saloaren
eztabaidaketa eta azken erabakia".

Salo-egile diren legebiltzar-taldeen
eskuhartzea. Guridi jauna da hizpidearen jabe.

GURIDI URREJOLA jaunak:
Lehendakari jauna, legebiltzarkide jaun-andereok,
zuen jaun-andereon begirunera jartzen dugun legez
bestekoaren salo honen bitartez Eusko Alkartasunak
lehenengo eta behin Eusko Jaurlaritzak Dirubideen
Euskal Kontseiluari eta Legebiltzarrari zekizkien
ekonomi xehetasunak izkutatzeaz eginiko
bidegabekeria zuzendu dezan nahi du, ekintza moeta
batzu adieraziz egiaztatzeko ahalegina egingo
dudanez. Bigarren, Eusko Jaurlaritzak Ekarketen
Legearen 15.2 ataleko bigarren zatia alde batera
utziz 15.2 ataleko lehenengo zatia hitzez-hitz
jarraitzean egindako bidegabekeria zuzen dezala. Eta
hirugarren Eusko Jaurlaritzak ondorioz sortutako
erakundeko istilua konpon dezan nahi dugu, eta
nahitaez, gure legebiltzar-taldearen iritzira, hortako
politika-gogoa izan balitz, istilua galerazi
zitekeelako, eta istilua erabaki daiteke eta gaur
erabaki behar da, hortako politika-gogorik baldin
badago.

Eusko Alkartasunak orain ari garen gai hau
Legebiltzarrean eztabaidatu zedin nahi zuen, eta
azken Aurrekontuen Lege-egitasmoa eztabaidatu
zenean hain zuzen ere. Izan ere, 9 zenbakidun
zuzenketa-eskearen bitartez kondaira lurraldeen
ekarketen ehunekoa berrikusteko eta aldatzeko saloa
egin genuen, 1985.eko urteari zegozkion ekonomi
xehetasunak kontutan izanik. Eta, zein da gure
zuzenketa-eskearen zergatia? 1989.eko ekarketa-
erakuskariak ateratzeko erabiltzen ari ziren
xehetasunak bakarrik, harrigarria bada ere, 1988.eko
ekarketa-erakuskariak erabili ziren berak ziren,
Estadistikako Euskal Institutoko artezkariak
Legebiltzarraren aurrean Administrazioko goi-
kargudunek azaldu zirenean,