Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

15
Galdera, Lander Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari egina, Petronor Bilboko Arte Ederretako Museoaren Patronatuan sartzeko lankidetza-akordioari buruz. [11
10
05
01
0123]
2017.06.02
32
03:48
Deialdiko 16. puntua.

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00123Petronor Bilboko Arte Ederretako Museoaren Patronatuan sartzeko lankidetza-akordioari buruz

Izapideak

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (12:55)Bideoa ikusi

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, sailburua (12:56)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (12:58)Bideoa ikusi

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, sailburua (13:02)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamaseigarren puntua: "Galdera, Lander
Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko
legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako
sailburuari egina, Petronor Bilboko Arte Ederretako
Museoaren Patronatuan sartzeko lankidetza-akordioari
buruz".

Martínez jauna, zurea da hitza.

MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Eskerrik asko, presidente anderea.
Sailburuak, legebiltzarkideok.


2017ko maiatzaren 23an anuntzio bat egin zen, elkarkidetza-
akordio baten sinadura, Petronor eta Bilboko Arte
Ederretako Museoaren artean, Petronor museo honen
patronatuan sartuz.


Baita ere anuntzio berberean, beste aldetik, informatu egin
zen lankidetzako paktu honen lehenengo aktuazioa erakusketa
handi baten gisa izango zela, erakusketa tenporal bat
hurrengo tituluarekin: "Colección Alicia Koplowitz-Grupo
Omega Capital". Erakusketa honen irekiera museoan izango
da, BBK gelan, hurrengo uztailaren 28an eta urriaren 23
arte egongo da irekita.

Beraz, galdera hurrengoa da: zertan datza Petronorren eta
Bilboko Arte Ederretako Museoaren Patronatuaren arteko
lankidetza-akordio hau?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.

Erantzuteko, sailburu jauna, Zupiria jauna, zurea da hitza.

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKAKO SAILBURUAK (Zupiria
Gorostidi): Presidente andrea, legebiltzarkideok, egun on
guztioi.

Martínez jauna, Petronor enpresak bere nahia eta asmoa
agertu zuen Bilboko Arte Ederretako Museoarekin lankidetza-
bideren bat zabaltzeko eta, erakunde bietako ordezkariek
izan zuten harremanaren ondoren, erabaki zuten bidea ematea
akordio posible bati, eta horrela pentsatu zen eta erabaki
zen aldi bateko erakusketa bereziak antolatzeko akordio bat
egitea bi erakundeen artean.

Akordio horri hitzarmenaren itxura edo forma eman zaio, lau
urteko iraupena izango du eta aukera izango da urtez urte,
beste lau urtez ere, zabaltzeko hitzarmen hori.

Hitzarmen honetan Petronorrek konpromiso bat hartzen du eta
konpromisoa izango da 400.000 euroko aportazio ekonomiko
bat