Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, euskararen irakaskuntzaren ebaluaziotik salbuesteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0174]
2017.06.15
35
04:39
Deialdiko 6. puntua

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00174Euskararen irakaskuntzaren ebaluaziotik salbuesteari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

de Bengoechea Estrade, Juana (PV-ETP LT) (13:19)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (13:30)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (13:36)Bideoa ikusi

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (13:43)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (13:53)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

de Bengoechea Estrade, Juana (PV-ETP LT) (14:02)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (Eserlekutik) (14:08)Bideoa ikusi

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (14:09)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (Eserlekutik) (14:12)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:13)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euskal Talde
Parlamentario Popularrak egindako legez besteko
proposamena, euskararen irakaskuntzaren ebaluaziotik
salbuesteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda, Euskal Talde
Popularraren txanda da, Bengoechea andreak dauka hitza
ekimena aurkeztu eta aldezteko.


DE BENGOECHEA ESTRADE andreak: Eskerrik asko,
legebiltzarburu andrea.

Gaur Talde Popularrak hona dakarrena beste hainbatetan ere
eztabaidatu den puntu bat da, baina berriro ekarri behar
izan du, beste aukerarik ez baitu; izan ere, askotan -ez
askotan, baizik eta..., axioma bat da- esaten dugu
Euskadira talentua erakarri nahi dugula, talentua duen
jendea etortzea behar dugula; baina ez soilik talentua duen
jendea: orotariko langileak etortzea behar dugu, guztiok
baitakigu gure biztanleria ez aurrera ez atzera eta
zaharkitua dagoela. Eta, jaun-andreok, horregatik
dakarkigu, berriro ere, euskararen irakaskuntza
ebaluaziotik salbuesteari buruzko gaia.

Bada dokumentu bat, "XXI. mende hasierarako hizkuntza-
politikaren oinarriak (Euskara 21)" izenekoa, gogorarazi
nahi dizuedana. Bertan agertzen diren zenbait esaldi
gogorarazi nahi dizkizuet: "Euskararen izenean egiten den
guztia ez da on eta egoki, eta euskararen esparruan egiten
diren jarduketa zehatz batzuk kritikatzea ere ez da txar
eta desegoki".

Eta Ganbera honetan, eta zenbait talderen ustez, badirudi
euskarak gizartean duen bizikidetza hobetzeko ahalegina
sakrilegio bat dela, izan ere, badirudi talde batzuek
euskara erlijioaren mailara goratu dutela. Eta asko
sentitzen dut; gu ez gara izutuko, eta euskararekiko
politika gure ustez egokia ez denean gaiak Ganbera honetara
ekartzen jarraituko dugu.


Zergatik ez den egokia? Bada, begira, euskarak ezin duelako
inor sufriarazi. Inork ez luke malko bakar bat ere isuri
behar, euskara dela kausa. Izan ere, gure euskara-politikak
inor sufriarazten badu, bai, pertsona horrek kaltea jasango
du, baina nagusiki euskarak jasango du