Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Ekimen hauek batera eztabaidatzen dira: EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Itelazpi eta kaltetutako erakundeen arteko akordioa erdiesteari buruz. [11
11
02
01
0178] eta mozioa, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Arabako administrazio-batzarren titulartasuneko mendietan kokaturiko komunikazio-zentroen instalazioengatik, zeinek ez duten hor kokatzeko baimenik, ordaindu beharreko kanona dela-eta Itelazpi SA eta administrazio-batzarren artean sortu den gatazkari buruz. [11
11
03
00
0020]
2017.06.22
37
03:07

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00178Itelazpi eta kaltetutako erakundeen arteko akordioa erdiesteari buruz
11\11\03\00\00020Arabako administrazio-batzarren titulartasuneko mendietan kokaturiko komunikazio-zentroen instalazioengatik, zeinek ez duten hor kokatzeko baimenik, ordaindu beharreko kanona dela-eta Itelazpi SA eta administrazio-batzarren artean sortu den gatazkari buruz

Izapideak

-
-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (10:04)Bideoa ikusi

Goirizelaia Ordorika, Jone (EH Bildu LT) (10:16)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (10:28)Bideoa ikusi

Prieto San Vicente, Txarli (SV-ES LT) (10:37)Bideoa ikusi

Larrauri Aranguren, Estíbaliz (EA-NV LT) (10:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:54)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua. Honako ekimen hauek batera
eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea: "Mozioa,
María del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal
Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Arabako
administrazio-batzarren titulartasuneko mendietan
kokaturiko komunikazio-zentroen instalazioengatik, zeinek
ez duten hor kokatzeko baimenik, ordaindu beharreko kanona
dela-eta Itelazpi SA eta administrazio-batzarren artean
sortu den gatazkari buruz".

"EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko
proposamena, Itelazpi eta kaltetutako erakundeen arteko
akordioa erdiesteari buruz".

Talde proposatzailearen mozioaren titularraren txanda da.
Alderdi Popularraren ordezkaria den López de Ocariz
anderea, zurea da hitza.

LÓPEZ DE OCARIZ LÓPEZ DE MUNAIN andreak: Eskerrik asko,
presidente andrea. Egun on, lehendakari jauna, sailburu
jaun-andreok, legebiltzarkideok.

Txanda honetan aurkeztuko dugu Ganbera honetan duela
hamabost egun aurkeztu genuen interpelazioaren ondoriozko
mozioa, beren mendi publikoetan telekomunikazio-zentroak
instalatuta dauzkaten administrazio-batzarren eta
Itelazpiren -zentro horiek kudeatzen dituen Eusko
Jaurlaritzaren enpresa- artean dagoen desadostasun edo ez-
ulertze egoerari buruz (enpresa hori ehuneko ehun publikoa
da, Eusko Jaurlaritzaren mendean dago).

Gatazkaren edo desadostasunaren sorburua honako hau da:
batzarrek, euren eskubide eta eskumen osoak baliatuta,
egoera hori erregularizatu nahi dute, eta batzarrek beren
prestazioekin eta mendi publikoetan dauden zerbitzu
guztiekin egin ohi dutena egin nahi dute (eta aipa genezake
egurraren erabilera, aipa genitzake bazkalekuak, aipa
genitzake perretxikoak, aipa genitzake erlauntzak)...
Horrek guztiak kanon bat dauka, batzar bakoitzak kanonak
ezartzen ditu, hori aldundiak gainbegiratzen du eta aholkua
ematen die batzarrei, eta batzarrek galdera hau egiten
dute: "Zergatik ez hor jarrita dauden zentro horiek...?".

Eta hor, tira, bada, kontakizun bat dago; badago