Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Galdera, Oihana Etxebarrieta Legrand EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Alardezaleak taldeak egindako gonbidapenari buruz. [11
10
05
01
0157]
2017.06.23
38
04:32

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00157Alardezaleak taldeak egindako gonbidapenari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT) (10:22)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:23)Bideoa ikusi

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT) (10:24)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:28)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua, "Galdera, Oihana
Etxebarrieta Legrand EH Bildu taldeko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, Alardezaleak taldeak egindako
gonbidapenari buruz".

Etxebarrieta andrea, zurea da hitza.

ETXEBARRIETA LEGRAND andreak: Egun on.


Gutun hau jaso genuen Legebiltzarreko talde guztiok. Bertan
Irungo alarde publikoa antolatzen duen Alardezaleak
elkarteak gonbidapen argia egiten zigun: aurten Irungo
jaietan alarde parekidea babestea. Horretarako, Irungo
Udaletxeko balkoirako gonbidapena egiten ziguten.

Galdera argia da: bertara hurbiltzeko asmorik daukazu,
Urkullu jauna?

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Etxebarrieta andrea.

Lehendakari jauna, zurea da hitza.

JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik
asko, legebiltzarburu andrea.

Etxebarrieta andrea, Eusko Jaurlaritzak eta nik neuk alarde
parekidea begi onez ikusten dugu -hortik hasi nahi dut-,
zalantzarik gabe. Hala berretsi nahi dut gaurkoan ere eta
esan behar dut urtero bezala nik ordezkatu egiten dudan edo
ordezkatzen dudan Gobernuak izango duela ordezkaritza
bertan.

Emakunde Lehendakaritzako institutua da. Beraz, nire goi-
mailako ordezkaria arlo honetan. Orain arte berak ordezkatu
izan gaitu Eusko Jaurlaritza osoa alarde parekidearen
harreran. Aurten ere, Emakunderen zuzendaria han izango da
eta, urtero bezala, ordezkaritza honen bidez, alarde
parekidea normaltasunean garatu ahal izana publikoki
adierazten dugu.


Berriro diot: Eusko Jaurlaritzak eta lehendakariak alarde
parekidea begi onez ikusten dugu, ni bertan izan ala ez
izan.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Etxebarrieta andrea, zurea da hitza.

ETXEBARRIETA LEGRAND andreak: Begi onez ikusteko, bertan
zuzenean ikustera gonbidatzen zaitut, zuzenean ikusteko zer
den bertan gertatzen dena.

Landaida andrea eta aurretik Emakunden parte hartu duten
hainbat eta hainbat kide bertan egoten direla badakigu.
Arartekoa ere bertan izan da, eta berak ere hala esan zuen,
lehendakaria bertan