Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

15
Galdera, Lander Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari egina, EITBren estilo liburuari buruz. [11
10
05
01
0154]
2017.06.23
38
04:32

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00154EITBren estilo liburuari buruz

Izapideak

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (12:50)Bideoa ikusi

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, sailburua (12:51)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (12:55)Bideoa ikusi

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, sailburua (12:58)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamabosgarren puntua: "Galdera, Lander
Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko
legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako
sailburuari egina, EITBren estilo-liburuari buruz".


Martínez jauna, zurea da hitza.

MARTÍNEZ HIERRO jauna: Eskerrik asko, presidente andrea.
Legebiltzarkideok, Zupiria jauna, sailburua.

Gaur esan dugun bezala hemen, EITBko estilo-liburua
langileen artean hasi da sozializatzen. Betiko lez,
partaidetza eskas batekin, gure ustez, zuek horrela
ulertzen baituzue zerbitzu publiko honen gobernantza.



Euskararen tratatzeari buruzko arau batzuk aldatu egin
direnez, eragina zuzena izango du horrek euskararen
presentzian, erdarazko kate eta kanaletan.


Beraz, azaldu ahal diguzu zeintzuk diren aldaketa hauek
erdarazko medioetan euskararen tratamenduari dagokionez?.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.

Erantzuteko, Zupiria jauna, zurea da hitza.


KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKAKO SAILBURUAK (Zupiria
Gorostidi): Legebiltzarburua, legebiltzarkideok.

Zure galderan aipatzen duzun EITBren estilo-liburua, gure
irrati-telebistak orain arte onartu duen lehenengoa da. Eta
urtetan zehar jende askok egin duen lanaren emaitza da.
Bertan adierazten den bezala, "Buru-belarri jardun dute
eginkizun zehatz honetan, alde batetik, Euskal Herriko
Unibertsitateko zenbait irakaslek". Ez da, beraz, etxean
sortu eta egindako lan bat, baizik eta unibertsitatearen
esku utzi zena bere lehenengo momentuan.

Parte hartu du, baita ere, EITBren zuzendaritzak, eta
EITBren zuzendaritzaren barruan dauden Albistegietako
Zuzendaritzak eta Euskararen Zuzendaritzak, eta baita ere
izan du bertako profesionalen kontrastea.


Eta azken aldi honetan onartutako liburu honek, gainera,
urtetako esperientziaren emaitza ere jasotzen du. Eta
zuzendaritzak onartu aurretik, hainbat kontraste izan ditu,
hemen finkatzen diren irizpideak praktikara eraman behar
dituzten kazetari eta profesionalekin.


Niri ez zait iruditzen onartu diren irizpideak eta