Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

1
Gai-bakarra: "Politika orokorrari buruzko eztabaida, 1981eko ekainaren 30eko Jaurlaritzaren Legeko 43. artikuluan eta Legebiltzarraren Erregelamenduko 193.ean aurreikusitakoa".
2017.09.21
40
06:04

Hizlariak

error de informe:
ORA-06533: Valeur de l'indice trop grande

Bilkurakideak

Aguirre Arizmendi, Iñaki (EA-NV LT)
Aiartza Zallo, Jon (EA-NV LT)
Álvarez Martínez, Gorka (EA-NV LT)
Arregi Romarate, Amaia (EA-NV LT)
Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT)
Arruabarrena Azpitarte, Mikel (EA-NV LT)
Berasaluze Lazkano, Irune (EA-NV LT)
Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT)
Betolaza San Miguel, Amaia (EA-NV LT)
Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT)
Gorospe Elezkano, Miren Josune (EA-NV LT)
Grajales Rodríguez, Unai (EA-NV LT)
Gurrutxaga Uranga, Maialen (EA-NV LT)
Iturrate Ibarra, Iñigo (EA-NV LT)
Larrauri Aranguren, Estíbaliz (EA-NV LT)
Latxaga Ugartemendia, David (EA-NV LT)
Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT)
Molina Pérez, Rakel (EA-NV LT)
Orbegozo Uribe, Kerman (EA-NV LT)
Oregi Bastarrika, Ana Isabel (EA-NV LT)
Otalora Ariño, Begoña (EA-NV LT)
Ramírez-Escudero Isusi, Juan Carlos (EA-NV LT)
Tejeria Otermin, Bakartxo (EA-NV LT)
Tellería Orriols, Luis Javier (EA-NV LT)
Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT)
Urkullu Renteria, Iñigo (EA-NV LT)
Urrutia Oianguren, Aitor (EA-NV LT)
Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT)
Agirre Garitaonandia, Jasone (EH Bildu LT)
Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT)
Blanco de Angulo, Eba (EH Bildu LT)
Casanova Alonso, Iker (EH Bildu LT)
Estarrona Elizondo, Josu (EH Bildu LT)
Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT)
Goirizelaia Ordorika, Jone (EH Bildu LT)
Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT)
Larrion Ruiz de Gauna, Miren (EH Bildu LT)
Lopez de Arroyabe Saez de Maturana, Eva (EH Bildu LT)
Otamendi Tolosa, Maider (EH Bildu LT)
Otero Gabirondo, Mikel (EH Bildu LT)
Pinedo Bustamante, Leire (EH Bildu LT)
Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT)
Ugarte Zubizarreta, Larraitz (EH Bildu LT)
Urizar Karetxe, Pello (EH Bildu LT)
Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT)
Arana Varas, Eukene (EP LT)
Becerra Carollo, Jose Ramón (EP LT)
Bollain Urbieta, Julen (EP LT)
García Larrimbe, Edurne (EP LT)
Guanche Suárez, Tinixara (EP LT)
Hernández Hidalgo, Jon (EP LT)
Macazaga Sáenz, Cristina (EP LT)
Martínez Hierro, Lander (EP LT)
Martínez Zatón, Iñigo (EP LT)
Uria Serrano, Juan Luis (EP LT)
Andueza Lorenzo, Eneko (SV-ES LT)
Castelo de Sa, Alexia (SV-ES LT)
Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT)
Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT)
Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT)
Prieto San Vicente, Txarli (SV-ES LT)
Rojo Solana, Natalia (SV-ES LT)
Romero Pozo, Rafaela (SV-ES LT)
Sánchez Martín, Gloria (SV-ES LT)
Alonso Aranegui, Alfonso (PV-ETP LT)
Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)
Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT)
de Bengoechea Estrade, Juana (PV-ETP LT)
Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT)
Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT)
López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)
Ruiz de Arbulo Cerio, Javier (PV-ETP LT)
Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT)
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila, sailburua
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila, sailburua
Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, sailburua
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, sailburua
Ogasun eta Ekonomia Saila, sailburua
Hezkuntza Saila, sailburua
Osasun Saila, sailburua
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, sailburua
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, sailburua
Segurtasun Saila, sailburua
Lan eta Justizia Saila, sailburua

Testua

Goizeko bederatziak eta hogeita hamaikan hasi da bilkura.

LEHENDAKARIAK (Tejeria Otermin): Egun on eta ongi etorri
guztiok Legebiltzarrera. Osoko bilkurari hasiera emango
diogu.

Gai-zerrendako puntu bakarra: "Politika orokorrari buruzko
eztabaida, 1981eko ekainaren 30eko Jaurlaritzaren Legeko
43. artikuluan eta Legebiltzarraren Erregelamenduko 193an
aurreikusitakoa".

Legebiltzarraren erregelamenduko 195. artikuluak dionaren
harira, eztabaida Jaurlaritzako lehendakariaren mintzaldiaz
hasiko da. Behin azalpena amaituta, bilkura arratsaldeko
ordu bi eta erdiak arte etengo da, hala erabaki baitu
Bozeramaileen Batzarrak.

Beraz, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak du hitza. Zurea da
hitza, lehendakari jauna.


JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria):
Legebiltzarburu anderea, legebiltzarkideok, sailburuok,
jaun-andreok, agur t'erdi.


Azken egunetako gertakarien kudeaketaren ondoren,
Kataluniaren eta Estatuaren artean sortu den gatazkak
zenbait muga gainditu dituela ikusita, beharrezkoa iruditu
zait berariazko adierazpena egitea.

Bat. Gizarte-errotze altua duen gatazka politikoak
konponbide politiko elkarrizketatua behar du. Inposizioa,
bide judiziala edota zigor-bidea ez dira inondik inora ere
konponbideak.

Bi. Muturreko liskarraren esparrutik elkarrizketa politiko
eta instituzionalaren esparrura eraman behar da Kataluniari
buruzko gatazka. Beharrezkoa da kale itsutik elkarrizketa
mahaira eramatea.


Hiru. Erantzukizun politikoaren ikuspegitik, funtsezko
erronka da haustura sozial edo politikoa saihestea,
barnekoa zein lurralde edo erakunde-eremu desberdinen
artean. Demokraziaren ikuspegitik, ardura politikoa da
gizarteek eta herriek duten erabakitzeko eskubideari,
adostasunaren bidetik, erabaki horiek hartzeko aukerak
eskaintzea.


Lau. Abiapuntua gizartearen gehiengoaren borondateen arteko
gatazka aitortzea da Katalunian, Euskadin eta Espainiako
Estatuan, proiektu nazionalari dagokionez, elkarrengandik
urrun agertzen direnak.


Bost. Erakunde eta politiko