Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mozioa, Maddalen Iriarte Okiñena EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Katalunian datozen hileotan sortuko den egoera berriaren inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
03
00
0025]
2017.09.28
41
06:22
Deialdiko 6. puntua

Jatorrizko ekimenak

11\11\03\00\00025Katalunian datozen hileotan sortuko den egoera berriaren inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT) (09:35)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:47)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (09:59)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (10:08)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (10:19)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT) (10:30)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (10:36)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (10:41)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (10:45)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (10:52)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:58)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Mozioa, Maddalen Iriarte
Okiñena EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
Katalunian datozen hileotan sortuko den egoera berriaren
inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".


Proposatzailearen txanda da. Iriarte anderea, zurea da
hitza ekimena aurkeztu eta aldezteko.


IRIARTE OKIÑENA andreak: Lehendakari andrea, eskerrik
asko. Legebiltzarkide jaun-andreak, eskerrik asko.
Gobernuko kideak, egun on guztioi.

Egoera oso larria da dagoeneko eta egoera oso larria da
Espainiako Gobernuak hala nahi izan duelako. Azken egunotan
ikusten ari gara heroiak bezala, gerrara doazenen moduan,
ari direla irteten Espainiako hainbat puntutatik
Kataluniara doazen polizia eta guardia zibilak, ia-ia
Espainia osoa poliziaz hustuz, "¡A por ellos, oé!" entzuten
duten bitartean.


Baina batez ere ikusten ari gara Kataluniako herritarren
eskubide zibil eta politikoak urratzen ari direla etengabe
eta haien eskubide zibil eta politikoak urratzen diren
tamainan, urratzen dira gure eskubide zibil eta politikoak
ere. Egoera honetan, uste dugu Parlamentu honek ezin duela
isilik jarraitu.


Kataluniako herritarrak autodeterminazio-kontsulta batera
deitu ditu hango Gobernuak, Parlamentuak horretarako lege
bat onartu ondoren. Erreferendum legala eta legitimoa da.
Hango Gobernuak deitua eta hango Parlamentuak
horretarako lege baten bidez onartua.

Espainiako Gobernuak herritarrak euren borondatea zein den
adierazten ikusi nahi ez duelako, de facto indargabetu egin
du Nazioarteko Giza Eskubideen Gutuna eta horren barruan
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna,
horretarako eskumenik izan gabe, ez baitu horretarako
eskumenik.

Eta de facto indargabetu du Europar Batasunaren Oinarrizko
Eskubideen Gutuna, horretarako ere eskumenik izan gabe. Eta
de facto indargabetu du -abolitu du- Espainiako
Konstituzioa bera, horretarako ere eskumenik izan gabe eta
Espainiako Parlamentuaren inolako babesik jaso gabe.

De facto