Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskadin turismoa defendatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0238]
2017.09.28
41
06:22
Deialdiko 8. puntua

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00238Euskadin turismoa defendatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (17:02)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

García Larrimbe, Edurne (EP LT) (17:14)Bideoa ikusi

Casanova Alonso, Iker (EH Bildu LT) (17:23)Bideoa ikusi

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT) (17:35)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (17:47)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (17:59)Bideoa ikusi

García Larrimbe, Edurne (EP LT) (18:04)Bideoa ikusi

Casanova Alonso, Iker (EH Bildu LT) (18:07)Bideoa ikusi

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT) (18:14)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (18:20)Bideoa ikusi

Botazioa. (18:26)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren puntua: "Euskal Talde
Parlamentario Popularrak egindako legez besteko
proposamena, Euskadin turismoa defendatzeari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Talde proposatzailearen txanda, Euskal Talde Popularren
ordezkaria, López de Ocariz anderea, zurea da hitza ekimena
aurkeztu eta aldezteko.


LÓPEZ DE OCARIZ LÓPEZ DE MUNAIN andreak: Arratsalde on,
legebiltzarkideok.

Talde Popularraren izenean aurkezten dudan ekimen honek
Euskadiko turismo-sektorearen defentsa eta lagungarri izan
nahi du, gure hiriburuetako kaleetan, batik bat
hiriburuetan, turismo-aldi bete-betean jazo den eraso-
kanpainaren aurrean.


Guztiok ikusi eta irakurri ahal izan ditugu albisteak:
Bilbon Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren aurka, edo
biharamunean Donostian, gure erkidegoan turismo-erakarmen
handiena duen hiriburuan, non Alde Zaharreko kaleetan
protestak eta sabotajeak egin baitziren, kartelak ezarriz
eta pintadak eginez "Turistak kanpora" mezuarekin, baita
kanpotik etorritako bisitariak errausteko gonbitak eginez
ere. Izugarria benetan. Euskadiko turismo-ereduaren aurka
orkestratu den kanpaina erradikala izan da, eta hiru
hiriburuetako festetan manifestazioak egin dira. Hori ez da
berria; berritasuna da lehen zergatia presoak izaten
zirela, eta aldaketa izan dugula, aurten turismoa hautatu
dela.

Manifestazio horietan alderdi politikoei leporatzen
zitzaien herria erailtzen ari zirela, eta aldi berean ETAko
presoak goresten zituzten; Euskadiko turismo-denboraldia
boikotatzea zuten helburu, adiskide dituzten CUPekoen
antzera (moztu eta itsatsi, errazena, zabarrena), turistak,
hotelak, turismo-tren eta -autobusak, eta abar, beste
baliabide turistiko asko eta asko erasanez. Hori ere ez da
berria.

Beraien artean, hirurogeiko hamarkadaren amaieratik jada,
Espainiara turismoa iritsi izanak zorabioa sorrarazi zuen,
turismoak Espainiaren garapen ekonomikorako ekar
zezakeenagatik. Eta hori txarra zen, oso txarra,
Euskadirako zeuzkaten helburu politikoak