Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeak Martín Auzmendi Aierbe jaun txit argiak Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburu jaun txit gorenari lantoki-izendapenez Autonomi Elkartean diharduten auzi-maisu, epailari eta herri-salatariek ohizko etxebizitza Euskal Herrian eros dezaten, Arduralitzaren laguntza duen korrituen mailegu-bideak jartzeari buruz egindako itauna.
1989.04.13
43
10:47

Jatorrizko ekimenak

03\10\04\01\00040Lantoki-izendapenez Autonomi Elkartean diharduten auzi-maisu, epailari eta herri-salatariek ohizko etxebizitza Euskal Herrian eros dezaten, Arduralaritzaren laguntza duen korritudun mailegu-bideak jartzeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:06)Bideoa ikusi

Lehendakariordetza, Lege Araubide eta Autonomia Garapen Saila, sailburua (01:17)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:28)Bideoa ikusi

Lehendakariordetza, Lege Araubide eta Autonomia Garapen Saila, sailburua (01:33)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako 10. gaia: "Euskadiko
Ezkerra Legebiltzar-Taldeko Martin Auzmendi
Aierbe jaun txit argiak Lehendakaritza, Zuzentza eta
Autonomi Garapenerako Sailburu jaun txit gorenari
lantoki-izendapenez Autonomi Elkartean diharduten
auzi-maisu, epailari eta herri-salatariek ohizko etxe-
bizitza Euskal Herrian eros dezaten,
Arduralaritzaren laguntza duen korritudun mailegu-
bideak jartzeari buruz egindako itauna".

Jaun-andere horiek isil zaitezte, arren.

AUZMENDI AIERBE jaunak:
Lehendakari jauna, Lehendakaritzako Sailburua,
legebiltzarkide jaun-andereok -barka ezazue,
Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi
Garapenerakoa-, adierazten didatenez azkenik biok
bakarrik geratuko gara, eta horrelako zerbait
gertatuko da, eskierki, baina, tira, legebiltzarkide
honi funtsez interesatzen zaiona Jaurlaritzaren
jarrera da, eta diputatuak hemen ez egotea ulergarri
izan liteke ordua kontuan hartuz. Dena den,
geratuko bazinate eskertuko nizueke, adizue.(Barreak.)

Itaun hau, 1988ko azaroaren 23an
Jaurlaritza-Batzarrean hartutako erabakiarekin
lotzen da, honako hau dioelarik: "Epaitegietan
kokaturiko etxebizitzak izendatzeari eta erabiltzeari
buruz, eta lantoki-izendapenez Autonomi Elkartean
diharduten auzi-maisu, epailari eta herri-salatariek
ohizko etxe-bizitza Euskal Herrian eros dezaten,
Arduralaritzaren laguntza duen korritudun mailegu-
bideak jartzeari buruz 30 miloi pezetako jaurtze-
batzordearen hitzarmen-saloa". Mailegu-bide honen
edukia 5garren puntuan garatzen da, dirulaguntza
hori emateko baldintzak zehaztu, eta azkenik, behin-
betiko eskuratzea Autonomi Elkartearen Guztizko
Diruegitamuetan dagokion diruatala onartzera
baldintzatzen zen.

Izan ere, 89ko abenduaren 22an Legebiltzar
honetan onartutako Autonomi Elkartearen
Diruegitamuek 30 miloi pezetako diruegitamuzko
diruatala onartu dute, izenpurutzat hau dakarrela:
"irabazte-xederik gabeko famili eta erakundeekiko
maileguen korrituak". Laguntza hau jartzeko
Jaurlaritzak aipaturiko helburua hau da,