Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Galdera, Lander Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kanadako Argitasun Legeari buruz. [11
10
05
01
0184]
2017.10.06
43
04:00

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00184Kanadako Gardentasun Legeari buruz

Izapideak

Lehendakariak ihardetsi du

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:50)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:51)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:54)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:57)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Lander Martínez

Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, Kanadako Argitasun Legeari buruz".



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.



Lehendakari jauna, azken asteetan eta are gehiago azken

egunetan ikusten ari garen bezala, lurralde- eta Estatu-

krisi sakon batean murgilduta dago Estatua, eskubideen eta

oinarrizko eskubideen murrizketak barne.



Elkarrekin-Podemosen barruan gauden alderdiok denbora

handia daramagu Kanada eta Quebecen eredua aintzat

hartzen lurralde-arazoak eta aldebiko kontsultak egiteko

bidearen adibide bezala, Argitasun Legea delakoa

adibidetzat hartuz.





Estatuan honelako tresna demokratikoa lortzea dugu helburu.

Azken egunetan zure hitzak entzun ditugu eredu honen alde

eta Quebecera bidai bat egingo duzun anuntzioa ere. Bidaia

honez gain, zein aurrerapauso emango ditu Gobernuak zentzu

honetan?



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.



Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.





JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik

asko, legebiltzarburu andrea.



Martínez jauna, Kanadarako bidaiaz galdetzen didazu, hitz

egiten didazu, eta aldi berean nola landuko duen

Jaurlaritza honek bide hau. Hombre, nik uste dut, Martínez

jauna, Legebiltzarrak berak duela autogobernuaren

lantaldea. Zer ardura edo erantzukizun leporatu egiten

diozu Jaurlaritzari, zuek zeuek, zeuengandik hasita,

legebiltzar-taldeak daukazuenean egin beharrekoa?



Edonola ere, eta hurrengo bidaiari dagokionez, Euskadik

Quebecekin eta Kanadarekin duen harremanak arlo politikoa

gainditzen duen dimentsioa du, eta hori garbi geratzea nahi

dut. Izan ere, ingurumen-arloko harremanak ditugu (The

Climate Group aliantza, edo Parisko COP21 Gailurra; bertan,

topaketa hori planteatu genuen, eta topaketa hau Parisko

COP21 Gailurrean jaio zen), garapen