Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, Hondarribiko aireportuko pista luzatzeari eta aireportu horren eraginkortasuna bermatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0253]
2017.10.19
44
04:31
Deialdiko 5. puntua.

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00253Hondarribiko aireportuko pista luzatzeari eta aireportu horren eraginkortasuna bermatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (11:30)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Hernández Hidalgo, Jon (EP LT) (11:45)Bideoa ikusi

Andueza Lorenzo, Eneko (SV-ES LT) (11:56)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (12:04)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ugarte Zubizarreta, Larraitz (EH Bildu LT) (12:13)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (12:20)Bideoa ikusi

Hernández Hidalgo, Jon (EP LT) (12:27)Bideoa ikusi

Andueza Lorenzo, Eneko (SV-ES LT) (12:31)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (12:36)Bideoa ikusi

Ugarte Zubizarreta, Larraitz (EH Bildu LT) (12:41)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:44)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Euskal Talde

Parlamentario Popularrak egindako legez besteko

proposamena, Hondarribiko aireportuko pista luzatzeari eta

aireportu horren eraginkortasuna bermatzeari buruz.

Eztabaida eta behin betiko ebazpena".



Euskal Talde Popularren ordezkaria den Sémper jaunak dauka

hitza ekimena aurkeztu eta aldezteko.





SÉMPER PASCUAL jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Egun on guztioi.



Tribuna honetara nator eskatzera Legebiltzar honek eman

diezaiola babesa Gipuzkoako lurralde historikoaren garapen

ekonomiko eta sozialerako funtsezkoa deritzogun ekimen

bati; esaten dizuedan bezala, Gipuzkoako, baina baita

Euskadi osoko garabide ekonomiko eta sozialerako funtsezkoa

den azpiegitura baten bideragarritasuna bermatzeko, orain

eta etorkizunean.



Ez naiz xehetasun teknikoetan gehiegi murgilduko,

Legebiltzar honetan behin baino gehiagotan eztabaidatu

baitugu gai hau osoko bilkuretan eta batzordean. Urteak

daramatzagu Hondarribian dagoen Donostiako aireportuaren

ezaugarriak eta funtzionaltasunaz eztabaidatzen eta, bide

batez, denok ezagutzen ditugu eztabaidatzen ari garenaren

edo eztabaidatu behar dugunaren inguruabarrak; eta,

gainera, baldintzapen eta ezaugarri teknikoak oso denbora

gutxian eta esaldi bakan batzuekin argitu litezke

ziurrenik.





Dakizuen bezala, Donostiako aireportuak, Hondarribian

dagoen Donostia-San Sebastián aireportuak bizi izan dituen

gorabeherak benetan konplexuak izan dira 2001. urteaz

geroztik. Nazioarteko segurtasun-araudiak ekarri gaitu

horraino, hark ezartzen baititu hainbat ezaugarri jardunean

aritu ahal izateko, hegazkin jakin batzuk aireportu jakin

batzuetan jardun daitezen. Zehazki, Hondarribiko aireportua

2001az geroztik hizpide izan da haren pistaren tamaina

dela-eta, bazelako plan zuzentzaile bat pista luzatzea

proposatzen zuena operatibitate hori bermatu eta

segurtasun-arauetara egokitu ahal izateko, eta Gipuzkoako

lurralde