Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Galdera, Lander Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kataluniako gatazka politikoarentzako konponbide hizketatuei buruz. [11
10
05
01
0203]
2017.10.20
45
04:24

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00203Kataluniako gatazka politikoarentzako konponbide hizketatuei buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:48)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:49)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:51)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (09:55)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:56)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Lander Martínez

Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, Kataluniako gatazka politikoarentzako

konponbide hizketatuei buruz".



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Egun on.



Azken aste hauetan ezohiko gutun-trukea izan dute

Puigdemont jaunak eta Rajoy jaunak, ez aldarrikatu ez

bozkatu ez zen independentzia-adierazpen aldebakarreko

baten inguruan.





Bihar Ministro Kontseilua bildu egingo da lehenengoz, edo

39 urtetan lehenik, 155. artikulua aplikatzeko; beraz,

lehendakari jauna, zein da zuen gobernu-koalizioaren

jarrera Kataluniaren autonomiaren eraginkortasuna bertan

behera geratzearen aurrean, eta gatazka politiko hori

konpontzeko elkarrizketa-bideen aldeko apustuaren aurrean?



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.



Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.





JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik

asko, legebiltzarburu andrea.



Martínez jauna, nire iritzia gardena da, argia. Atzo

aurkeztu nuen eta gaur berriro azalduko dizut: politika ez

da judizializatu behar; arazo politikoei konponbide

politikoak eman behar zaizkie; elkarrizketari ekin behar

zaio adostasunerako benetako borondatearekin; konponbidea

ez da alde bakarreko erabakiak inposatzea; konponbidea

elkarrizketa da, errealismoa eta akordiorako borondatea

oinarri dituen elkarrizketa, hain zuzen ere.



Errealismoa, legezkotasuna, legitimitatea eta demokrazia

uztartzeaz ari naiz. Posible da, eta horixe da, hain zuzen,

Euskaditik eta Euskadik etorkizunera begira duen erronka

politikoari erantzuteko bidea.



155. artikuluaren aplikazioaz egin didazu galdera eta,

galdera egiterakoan, balizko bitartekaritza bati buruz ere

bai. Begira, esan dut lehen eta berriro esango dut 155.

artikulua ez dela inolaz ere aplikatu behar, kontua ez

baita independentzia-aldarrikapena egin den. Ez al zen

jakin nahi