Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Interpelazioa, Eukene Arana Varas Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, indarkeria matxistari eta ohiz kanpoko neurriei buruz. [11
10
04
01
0091]
2017.10.20
45
04:24

Jatorrizko ekimenak

11\10\04\01\00091Indarkeria matxistari eta ohiz kanpoko neurriei buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Arana Varas, Eukene (EP LT) (10:42)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:49)Bideoa ikusi

Arana Varas, Eukene (EP LT) (10:58)Bideoa ikusi

Lehendakaria (11:03)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Interpelazioa, Eukene

Arana Varas Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, indarkeria matxistari eta ohiz

kanpoko neurriei buruz".



Arana andrea, zurea da hitza.



ARANA VARAS andreak: Egun on guztioi.





Interpelazio honen jatorrian, zalantza, ezintasuna eta

kezka daude; hain zuzen ere, hori baita azken aste hauetan

ezagutu ditugun eta gero eta gehiago diren indarkeria

matxistako gertaera larriek, oso larriek, pertsona askoren

artean, batez ere emakume askoren artean, eragin dutena:

zalantza, ezintasuna eta kezka. Kezka hori jaso, eta hona

ekarri dugu, denon artean, bakoitzak bere eginkizunetik,

ahaleginak biderkatzeko beharrezkoak diren neurriak bultza

ditzagun, daudenak gutxiegi dira-eta.



Seinale argiak, ezbairik gabeak, helaraziko dituzten

Legebiltzarra eta Jaurlaritza nahi ditugu, feminizidioak

gertatzen direnean gaitzespen-adierazpenak eta erreakzioak

azaltzetik aurrerago joango direnak, martxoaren 8a edo

azaroaren 25a bezalako egun seinalatuetatik harantzago

joango direnak.



Erregistratutako ekimenean esan genuen 2017an daramagunean

indarkeria matxistagatiko salaketen kopurua igo egin dela,

hainbat erakunderen datuek aditzera ematen dutenez. Hori

esaten dute Botere Judizialaren Kontseilu Nagusikoek,

Segurtasun Sailekoek eta Fiskaltzakoek. Gainera, azken aste

hauetan emakumeen aurkako indarkeriazko gertakari larriak

ugaritu egin direla ikus dezakegu, eta eguneroko kontua

bihurtu direla esan genezake.



Handitu egin da bikotekideak edo bikotekide ohiak egindako

indarkeria-ekintzengatiko salaketen kopurua, eta handitu

egin da ezezagunek egindako indarkeriagatiko salaketen

kopurua ere. Herrietako jaiak ditugu adibide.



Aintzat hartzen ditugu lortu diren aurrerapauso guztiak; ez

dezagun ahaztu horiek, lehenik eta behin, emakumeen

mugimenduen eta feministen borroka, aldarrikapen eta

proposamen guztiei esker erdietsi direla.