Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Lege-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko Aurrekontuak onartzen dituen Legea aldatzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
09
01
01
0003]
2017.11.02
47
07:16
Deialdiko 1. puntua

Jatorrizko ekimenak

11\09\01\01\00003Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko Aurrekontuak onartzen dituen Legea aldatzeko

Izapideak

Onetsi egin da 3/2017 Legea, azaroaren 2koa

Hizlariak

Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT) (Eserlekutik) (17:09)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (17:11)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (Eserlekutik) (17:12)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (Eserlekutik) (17:12)Bideoa ikusi

Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT) (Eserlekutik) (17:13)Bideoa ikusi

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila, sailburua (17:13)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (17:28)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:38)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT) (17:39)Bideoa ikusi

Bollain Urbieta, Julen (EP LT) (17:44)Bideoa ikusi

Larrauri Aranguren, Estíbaliz (EA-NV LT) (17:48)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako lehenengo puntua: "Lege-proiektua, Euskal

Autonomia Erkidegoko 2017ko Aurrekontuak onartzen dituen

Legea aldatzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".





Jaurlaritzaren ordezkariak, Erkoreka jaunak dauka hitza

lege-proiektua aurkezteko.





GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNUKO SAILBURUAK (Erkoreka

Gervasio): Eskerrik asko, legebiltzarburu anderea.

Legebiltzarkide jaun-andreok, arratsalde on guztioi,

arratsaldea ontzat har daitekeen neurrian, behintzat.



Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko Aurrekontuak onartzen

dituen Legea aldatzera datorren lege-proiektua aurkeztera

natorkizue arratsalde honetan.



Izan ere, helburu zehatza eta argia daukan lege-proiektua

da orain aurkeztera noakizuen hau, Euskal Autonomia

Erkidegoko sektore publikoko langileei 2012. urteko

abenduko salbuespenezko soldataren laugarren laurdena

eskuratzea ahalbidetzea da, hain zuzen ere, bere helburua.



Jakina denez, gastu publikoa murriztu eta aurrekontu-

egonkortasunari buruzko helburuen betearazpena bermatu nahi

zuten beste neurri askoren artean, 20/2012 Errege Lege

Dekretuak, uztailaren 13koak, bere bigarren artikuluan

ebatzi zuen bertan behera uztea 2012ko abenduari zegokion

aparteko ordainsaria Estatuko administrazio publiko

guztietako enplegatu publikoentzat. Oinarrizko araua zen,

Konstituzioaren 149.1.13 eta 156. artikuluetan jasotako

eskumenen izenean egiten zena -eta esan ere horrela esaten

zen errege lege-dekretuko xedapenetan-.







Anekdota modura -horretan geratu baitzen azkenean, anekdota

hutsean-, arau horri buruz esan daiteke bere laugarren

apartatuan jakinarazten zuela aparteko ordainsari horren

ezabapenetik eratortzen ziren zenbatekoak pentsio-planetara

edo aseguru-kontratu kolektiboetara, baldin eta barneratzen

bazuten, besteak beste, erretiro-kontingentzia, egiteko

erabiliko zirela, betiere -horrela esaten eta berresaten

zen arau horretan- kasu bakoitzean aurrekontu-legeek

ebazten