Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mozioa, Maddalen Iriarte Okiñena EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Kataluniako Errepublika independenteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
03
00
0039]
2017.11.16
50
07:07
Deialdiko 1. puntua

Jatorrizko ekimenak

11\11\03\00\00039Kataluniako Errepublika independenteari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT) (09:34)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (09:49)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (10:00)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (10:11)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (10:22)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT) (10:34)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (10:40)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (10:43)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (10:48)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (10:53)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:59)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako lehenengo puntua: "Mozioa, Maddalen Iriarte

Okiñena EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,

Kataluniako Errepublika independenteari buruz. Eztabaida

eta behin betiko ebazpena".





Proposatzailearen txanda, Iriarte Okiñena anderea, zurea da

hitza, ekimena aurkeztu eta defendatzeko.



IRIARTE OKIÑENA andreak: Lehendakari andrea,

legebiltzarkideok, Gobernuko kideok, egun on guztioi.



Kataluniako Errepublikaren independentzia-deklarazioak

gakartza gaur hona, Europa osoan, mundu osoan, arreta

berezia sortu duen -eta Euskal Herrian arreta berezia eta,

aldi berean, itxaropen handia sortu duen- deklarazioa.



Gure asmoa, Parlamentu honetan eta Euskal Herriko kaleetan

behin eta berriro aldarrikatu dugunez, Kataluniako

Errepublikaren aitortza erabatekoa lortzea da, horrela eman

genuelako hitza, besteak beste. Kataluniako herriak Euskal

Herriaren babesa senti dezan nahi dugu, eta munduak jakin

dezala, edozein independentzia-prozesu bezala Kataluniakoa

ere zaila izan arren, Eusko Legebiltzarrak erabateko

babesa, elkartasuna eta laguntza eman nahi dizkiola,

aitortza eman nahi diola.





Aipamen bat irakurriko dizuet: "Testuinguru zail honetan,

guztion eskubideak errespeta daitezela beste helbururik ez

dut. Nire nahia legezkotasuna eta herritar guztien

askatasuna berrezartzea da, batzuek ernegazioz aldatu nahi

izan dutena, gerrako kalamitateen eta beren buruzagien

tirania bidegabearen ondorioz". Espainiako Felipe VI.aren

eta lehen ministro Mariano Rajoyren ahotik egunero-egunero

entzuten dugun leloa da hori, Alderdi Sozialistak eta

Ciudadanosek txalotzen dutena, baina Ingalaterrako George

III.a erregeak esan zituen hitz horiek, Estatu Batuetako

independentzia aldarrikatu ostean Parlamentuan egin zuen

lehen mintzaldian. Britainiako Koroaren begietara, legez

kanpokoa zen aldarrikapen-egintza hura. Zazpi urte geroago,

George III.ak Estatu Batuen independentzia onetsi zuen.