Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Galdera, Lander Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, krisian dauden industria-enpresetako langileekiko harremanari buruz. [11
10
05
01
0237]
2017.11.17
51
04:59

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00237Krisian dauden enpresetako langileekiko harremanari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:48)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:49)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:51)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:54)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Lander Martínez

Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, krisian dauden industria-enpresetako

langileekiko harremanari buruz".





Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Egun on.



Lehendakari jauna, azken hilabeteotan ikusten ari gara nola

enpresa industrial asko zailtasun handiak jasaten ari

diren. Gainera, Eusko Jaurlaritzak egoera honetan dauden 30

enpresa baino gehiago kontatu egin ditu eta badira langile

asko honegatik arazoak dituztenak.



Lehendakari jauna, krisi industrialaren eraginpean dauden

langileekin pertsonalki biltzeko asmorik ba al duzu?



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.



Lehendakari jauna, zurea da hitza.



JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria):

Legebiltzarburu anderea, legebiltzarkideok, sailburuok,

jaun-andreok, egun on. Egun on, Martínez jauna.



Begira, krisian dauden enpresa guztiekin harreman zuzena

dugu Jaurlaritza bezala, guztiekin. Bai langileekin, bai

zuzendaritzarekin, bai jabeekin dugu harremanik, baita

inbertitzaileekin ere. Guztiekin. Betiere konponbideak

bilatzeko eta errazteko; gure arduraren esparruan eta

helburu jakin batekin: jarduera eta enplegua mantentzea.





Martínez jauna, une oro krisian dauden enpresen egoeraren

eta bilakaeraren jakitun nago, guztien eta haietako

bakoitzaren berri baitut. Jaurlaritza harreman etengabean

dago langileekin, akziodunekin, zuzendariekin eta balizko

inbertitzaileekin; modu antolatuan eta integralean,

aurkezten zaigun behar zehatz bakoitzaz arduratzen gara.



Proiektu erkide batean elkartu diren zuzendariak, langileak

eta akziodunak dira enpresak, eta zinez esaten dizut,

Martínez jauna, guztiekin gaudela harremanetan, denak

direlako garrantzitsuak proiektua aurrera eramateko. Eta

politika orokorrari buruzko eztabaidan azaldu nizun nolako

lan-formulak erabiltzen ditugun horrelako egoerak gertatzen