Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mozioa, Eukene Arana Varas Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, berdintasun-politikei eta indarkeria matxistei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
03
00
0034]
2017.11.23
52
04:27
Deialdiko 2. puntua.

Jatorrizko ekimenak

11\11\03\00\00034Berdintasun-politikei eta indarkeria matxistei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT) (10:53)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (11:05)Bideoa ikusi

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT) (11:16)Bideoa ikusi

Sánchez Martín, Gloria (SV-ES LT) (11:25)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT) (11:36)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT) (11:47)Bideoa ikusi

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (11:54)Bideoa ikusi

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT) (12:01)Bideoa ikusi

Sánchez Martín, Gloria (SV-ES LT) (12:06)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT) (12:12)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:18)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Mozioa, Eukene Arana

Varas Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

aurkeztua, berdintasun-politikei eta indarkeria matxistei

buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".



Proposatzailearen txanda. Arana anderearen txanda da,

ekimena aurkeztu eta defendatzeko.





ARANA VARAS andreak: Egun on guztioi. Eskerrik asko,

mahaiburu anderea, legebiltzarkideok.



Elkarrekin Podemosen ekimen hau pasa den urriaren 20ko

interpelazioa zela-eta lehendakariak emandako erantzunak

sorrarazi zigun kezkaren ondorioz dator. Ulertu genuen,

agian, Eusko Jaurlaritzak ez zuela aurreikusten ahalegin

gehiago egitea erantzuna emateko Euskadin, emakume izate

hutsagatik, egunero desberdintasun- eta bereizkeria-egoerak

pairatzen dituzten eta indarkeria matxistei aurre egin

behar izaten dieten emakumeen beharrei.



Deitoratu egiten dugu talde guztiekiko erdibideko batera

etorri ahal ez izatea, horren bila saiatu ere saiatu garen

arren, Abertzaleak, Sozialistak eta Popularrak taldeek

aurkeztu dituzten zuzenketekin ere ados baikaude, eta

eskertzen diogu Etxebarrieta andreari ekimen honi eman dion

babesa.



Berdintasunerako baliabideen kudeaketa handiagoa eta

eraginkorragoa lortzeko bidean aurrera egin dezaten nahi

dugu guk, indarkeria matxisten biktima direnentzako

laguntza-programak indartu nahi ditugu, eta konpromisoak

eta neurri zehatzak ere nahi ditugu. Baina ikusten ari

garena ikusi ondoren, berretsi egin da joan zen urriaren

20an geneukan kezka: aurrekontuaren guztizkoa handitu

egin da; berdintasunerako eta indarkeria matxistetarako

partidak, ordea, murriztu egin dira eta aurrekontuaren

guztizkoaren % 0,11 dira, Jaurlaritzaren beraren txostenak

dioenez.



Nabaria da euskal gizartea bere osotasunean gero eta

kezkatuago eta saiatuago dagoela injustizia historiko hori

alderantzikatzen. Herritarrek, teoria eta mugimendu

feministaren ekarpen historiko ezinbestekoen laguntzarekin,