Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Galdera, Lander Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, zerga erreformaren inguruan. [11
10
05
01
0247]
2017.12.01
54
04:09

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00247Zerga erreformaren inguruan

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak hartzen du lehendakaritza

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:49)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:50)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:51)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:55)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARIAK (Tejeria Otermin): Gai-zerrendako hirugarren

puntua: "Galdera, Lander Martínez Hierro Elkarrekin Podemos

taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, zerga-

erreformaren inguruan".



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Legebiltzarkideok.



Señor lehendakari, zerk bultzatu du Eusko Jaurlaritza

sozietateen gaineko zergan tasa nominala lau puntu

murriztera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua esaten ari

zenean tartea zegoela sozietateen gaineko zergan presio

fiskala handitzeko?





Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.



Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.





JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik

asko, legebiltzarburu andrea.



Martínez jauna, besterik gabe esango dizut fiskalitatea

bere osotasunean aztertu behar dela. Tasa nominala lau

puntu murriztu dela esan duzu; onartu beharko duzu, baina,

gutxieneko tasa ere lau puntu handitu dela. Onartu beharko

duzu kenkariak ezabatu direla. Onartu beharko duzu

Ekonomiaren Susperraldirako Planari eta neurri berriei

esker, enpresa gehiago ari direla kotizatzen, eta emaitza

hobeekin. Onartu eta aitortu beharko duzu saihestearen

aurkako neurri berriak hartu direla.



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, lehendakari jauna.



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Bueno, ezer onartu baino lehen,

akordioa ikusi beharko dut. Baina gogoan al duzu erabateko

erreforma behar zela esaten zenuenekoa, edo enpresei

zuzendutako presio fiskala oso txikia zela esaten

zenuenekoa? Edo patronalari beherapenak inola ere ez

zenituela egingo esaten zenionekoa? Gogoan al duzu

Rementeria jaunarekin ados ez zeundenekoa, nahiz eta aste

batzuk lehenago Euskadiko Alderdi Sozialistarekin akordioa

sinatu zenuen, sozietateen gaineko zergaren tasa nominala

ez murrizteko? Egun batzuetan, benetako lerro gorria izan

zen zure gobernu-bazkideentzat, bat-batean bertan