Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Galdera, Eukene Arana Varas Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 2017ko Joxe Mari Korta sariei buruz. [11
10
05
01
0242]
2017.12.01
54
04:09

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\002422017ko Joxe Mari Korta sariei buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Arana Varas, Eukene (EP LT) (10:44)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:45)Bideoa ikusi

Arana Varas, Eukene (EP LT) (10:47)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:51)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Galdera, Eukene Arana

Varas Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, 2017ko Joxe Mari Korta sariei buruz".



Arana andrea, zurea da hitza.



ARANA VARAS andreak: Egun on guztioi.





Lehendakari jauna, iragan azaroaren 21ean, Eusko

Jaurlaritzak 2017ko Joxe Mari Korta sariak eman zizkien lau

euskal enpresabururi. Sari horiek Eusko Jaurlaritzak ematen

ditu, epaimahai baten balorazioan oinarrituta. Aurten,

2017an, epaimahai horretako kideak izan dira Tapia

sailburua, presidente gisa, Eusko Jaurlaritzaren

ordezkariak eta Confebask, Adegi, Cebek eta SEA

enpresaburuen elkarteen eta Bidetik fundazioaren

ordezkariak. Gustatuko zitzaigun aintzatespen horretan

ikusi izan bagenu guk guztiok gizarteko esparruetarako gure

hitzaldietan defendatu ohi dugun parekotasuna, eta are

gehiago oso maskulinizatuta dauden eremuetan, hala nola

enpresen eremuan.



Horregatik, Eusko Jaurlaritzak berak ematen duen sariaren

argazkia ikusi genuenean eta sari horren aintzatespena jaso

duten pertsonen zerrenda ikusi genuenean, erabaki genuen

galdetzea nola baloratzen duen Eusko Jaurlaritzak

emakumezko euskal enpresaburu bakar bati ere aintzatespena

eman ez izana.



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Arana andrea.



Lehendakari jauna, erantzuteko, zurea da hitza.





JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik

asko, legebiltzarburu andrea.



Arana andrea, hasteko, aitor dezadan sentsazio hori bera

daukadala nik ere. Halaber, idatziz egindako galderaren

sarreran diozun bezala, nik ere ez dut auzitan jartzen

saria jaso duten enpresaburuen balioa.





Dakizun bezala, Korta sarietarako hautagaitzak aurkeztu

ahal dituzten bakarrak dira enpresaburuen elkarteak,

merkataritza-korporazioak edo lanbide-elkargoak, zuk aipatu

duzun Bidetik fundazioa eta egoitza Euskadin duten

enpresak. Eusko Jaurlaritzak epaimahaian parte hartzen du,

baina