Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Euskarako A1 eta A2 mailei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0220]
2017.12.14
56
05:23

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00220Euskarako A1 eta A2 mailei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (14:26)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (14:33)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (14:42)Bideoa ikusi

Andueza Lorenzo, Eneko (SV-ES LT) (14:47)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (14:50)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:53)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Elkarrekin Podemos talde

parlamentarioak egindako legez besteko proposamena,

euskarako A1 eta A2 mailei buruz. Eztabaida eta behin

betiko ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda. Elkarrekin Podemos

taldearen ordezkaria den Martínez jaunak dauka hitza,

ekimena aurkeztu eta defendatzeko.





MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Eguerdi on, presidente andrea,

legebiltzarkideok.



Agerikoa denez, euskararen inguruan aurrerapauso nabariak

egon dira. Orain zela 25 urte soilik hiritarren laurdenak,

hau da, 24,1ak euskaraz hitz egiten zuen; azkeneko Inkesta

Soziolinguistikoaren arabera, hau da, 2016koa, dagoeneko

heren bat da, % 33,9a. Eta hiritarren beste multzo

zabal bat, % 19,1a, nahiz eta hitz ez egin, euskara

ulertzeko gai, bada.



Euskal gizarteak aurretik duen erronka

garrantzitsuenetariko bat bide honetatik jarraitzea da.

Gizarte honek ahaleginaren eta konpromisoaren bitartez

euskara gehiago erabiltzea nahi duela erakusten jarraitzen

du.



Baina hau nola egin da gakoa. Hizkuntza-politikan funtsezko

lau paradigma bereiztu nahi ditut, eta, tamalez, haietako

hiru, aniztasunaren eta elkarbizitzaren kontrakoak.



Lehenengoa izan da hizkuntza txikien desagerpena bultzatzen

duena, frankismo garaian ondo pairatutako ideologia eta

praktika.





Bigarrena da hizkuntzen arteko merkatu librea, gurean

oraindik entzuten den perspektiba, gainera, bultzada

publikoa eta laguntzak ukatzen dituena, akzio positiboen

kontrako jarrera, nahiz eta jakina izan horrela hizkuntza

hegemonikoek (hau da, gaztelaniak eta frantsesak)

euskararen presentzia ahulduko dutela.





Hirugarrena, bestaldean, kontrako muturrean, gurean ere

aski ezaguna den planteamendua, euskara hesi edo horma bat

bezala planteatzen duena. Hizkuntza ofizial bakarra,

azterketa zorrotzagoak eta errebalidak, zailtasunak sektore

publikoan eta abarreko proposamenekin.



Eta laugarrena, azkenik -eta da guk babesten