Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Galdera, Lander Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Ertzaintzak "De Miguel" kasuaren ikerketan egindako lanari buruz. [11
10
05
01
0283]
2018.02.02
61
04:20

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00283Ertzaintzak "De Miguel" kasuaren ikerketan egindako lanari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:47)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:48)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:50)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:54)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Lander Martínez

Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, Ertzaintzak 'De Miguel' kasuaren

ikerketan egindako lanari buruz".





Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Lehendakari jauna, egun on.



Urtarrilean "De Miguel" kasuaren ahozko fasea ireki zen;

hots, Euskadin epaitu den ustelkeria-kasurik handienarena.

Por desgracia, no es ni el único caso, ni el primero, sobre

todo para su partido.



Kasu konplexu hau Ertzaintzak ikertu du, eta zalantzan

jartzen ari dira Ertzaintza bera, gogorki, eta erasoak eta

kritikak jasotzen ari da. Gure poliziari publikoki aurka

egin zaion beste kasu batzuetan, Jaurlaritzak ez du

zalantzarik izan hori defendatzeko. Lehendakari jauna, zure

Gobernuak publikoki defendatuko al du Ertzaintzak "De

Miguel" kasuaren ikerketan egin duen lana?



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.



Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.





JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik

asko, legebiltzarburu andrea.



Martínez jauna, Ertzaintzak polizia judizial gisa jardun du

denbora guztian, eta epaitegiek eskatu dioten guztian

lagundu du. Ertzaintzaren lanak ez du inolako kexarik jaso;

alderantziz baizik, aparteko lana egin du eta hala aitortu

dute funtzionalki haren lanaren mende egon direnek.





Epaiketa dagoeneko hasi dela da garrantzitsuena, zuk esan

bezala. Gobernuak zuhurtzia eta errespetuzko jarrera izango

du. Epaiketak hamar hilabete iraungo omen du, denbora eta

baliabide nahikoak daude aurkeztutako frogak aztertzeko eta

epaitzen diren gertakariak argitzeko.



Eta hemendik aurrera, Martínez jauna, errespetua

epaiketaren garapenari eta auzitegiak hartuko dituen

erabakiei dagokienez; errespetua epaitutako pertsonen

errugabetasun-presuntzioari ere eta, jakina, erabateko

babesa Ertzaintzak polizia judizial gisa erakutsi duen

profesionaltasunarekiko, une