Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

17
Galdera, Eukene Arana Varas Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, segurtasunari eta emakumeen eta gizonen arteko aldeei buruz. [11
10
05
01
0284]
2018.02.02
61
04:20

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00284Segurtasunari eta emakumeen eta gizonen arteko aldeei buruz

Izapideak

Segurtasuneko sailburuak erantzun du

Hizlariak

Arana Varas, Eukene (EP LT) (13:26)Bideoa ikusi

Segurtasun Saila, sailburua (13:27)Bideoa ikusi

Arana Varas, Eukene (EP LT) (13:29)Bideoa ikusi

Segurtasun Saila, sailburua (13:33)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamazazpigarren puntua: "Galdera, Eukene

Arana Varas Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

Segurtasuneko sailburuari egina, segurtasunari eta

emakumeen eta gizonen arteko aldeei buruz".



Arana anderea, zurea da hitza.



ARANA VARAS andreak: Eguerdi on guztioi. Eguerdi on,

Beltrán de Heredia andrea.



Emakundek "Atxiloketa-prozesuetan emakumeen esperientzia

Euskal Autonomia Erkidegoan" azterlana aurkeztu du,

Lohitzune Zuloaga, Estibaliz de Miguel eta Miren Ortubay

egileekin batera. Landaida andreak azterlanean azaldu

zuenez, genero-desberdintasunak nabari dira poliziak

identifikatzeko eta ebazteko baliatzen dituen moduetan.



Sailburu andrea, zer balorazio egiten duzu Ertzaintzaren

jarduketak desberdinak izatearen inguruan, atxilotutako

pertsona emakumea edo gizona izan?



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Arana anderea.



Erantzuteko, Beltrán de Heredia anderea, zurea da hitza.



SEGURTASUNEKO SAILBURUAK (Beltrán de Heredia Arroniz):

Eskerrik asko, mahaiburu anderea.



Arana andrea, erreferentziazko azterlanari dagokionez,

alderdi garrantzitsu batzuk nabarmentzea komeni dela uste

dut. Azterlanak emakumeen atxiloketarekin loturiko

prozedurak aztertzea du helburu, hain zuzen ere.

Ertzaintzaren ekarpena azterlanaren zati bat besterik ez

da. Azterlanaren ardatz nagusiak bederatzi emakumeri,

hogeita hamabi agenteri, abokatutzako hamaika profesionali

eta hamar entitate eta elkarte zibili egindako elkarrizketa

pertsonal erdiegituratuak dira.



Azterlanaren helburuen ikuspuntutik ere, ikerketa oso

poliedrikoa dela esango nuke nik. Dokumentuaren egileek

hainbat helburu zehaztu dituzte; zehazki, lau. Alde

batetik, pertsonen profilak deskribatzea, atxilotutako

emakumeenak zehazki, zer egoeratan dauden eta zer

ahultasun-egoeratan dauden jakiteko. Bestalde,

atxiloketaren inguruabarrak ezagutzea, zer delitu mota den

jakiteko. Hirugarrenik, epaitegiaren eskura igaro aurretik,