Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Estatuak jarritako errekurtsoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0276]
2018.02.15
64
06:56
Deialdiko 5. puntua.

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00276Espainiako Estatuak jarritako errekurtsoei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Goirizelaia Ordorika, Jone (EH Bildu LT) (16:00)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (16:14)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (16:22)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (16:33)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ruiz de Arbulo Cerio, Javier (PV-ETP LT) (16:44)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Goirizelaia Ordorika, Jone (EH Bildu LT) (16:52)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (16:58)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (17:01)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (17:05)Bideoa ikusi

Ruiz de Arbulo Cerio, Javier (PV-ETP LT) (17:10)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:14)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko lauretan ekin zaio berriz bilkurari.



LEHENDAKARIAK: Arratsalde on.



Gai-zerrendako bosgarren puntua: "EH Bildu talde

parlamentarioak egindako legez besteko proposamena,

Espainiako Estatuak jarritako errekurtsoei buruz. Eztabaida

eta behin betiko ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda. EH Bildu taldearen

ordezkaria den Goirizelaia andereak dauka hitza,

proposamena defendatu eta aurkezteko.





GOIRIZELAIA ORDORIKA andreak: Bai, arratsalde on guztioi.



Proposamen hau sartu genuenean helburu bat geneukan, eta

gure helburua zen hau planteatu genuenean argi geratzea

Eusko Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren jarduerari mugak

eta oztopoak egunero edo aldiro jartzen zaizkiola Estatu

espainolaren partetik.



Hori zen hasiera batean gure abiapuntua. Eta horregatik,

gure proposamenean, oso esanguratsuak izan zirelako, lau

lege aipatu genituen, denak pasa den legislaturan

onartutakoak. Baina proposamen hau sartu geunenetik, gauza

gehiago gertatu dira. Eta helegite gehiagoren erabakiak

ikusi izan ditugu.





Eta horrekin pentsatu izan duguna da, sartutakoak

gaurkotasun handia zuelako, gauzak bere momentuan gertatzen

direla, ia-ia aldiro, esan dudan moduan.



Orduan, gure proposamena sartu eta gero ikusi genuen

Tribunal Gorenaren erabakia, 35 orduei buruzkoa eta

fracking-aren legeari buruzko epaia baita ere. Eta

konklusio batera ailegatu ginen epaiak eta helegiteak ikusi

eta aztertu ondoren: epaiak, guretzat, eskubideen aurkakoak

direla, epaiek onartzen dituztela sartutako helegiteak,

uzten direla eskubideak bertan behera. Eta Parlamentu

honetan, eta Jaurlaritzak onartzen dituenean gauza batzuk,

ba beti atzera botatzen zirela. Eta horiek gure ustetan

iren gure erabakitzeko eskubidearen aurkako erabakiak.





Gertatzen ari dena ez da salbuespena eta guk hori, nolabait

esateko, laburpen txiki bat egiteko, ikusten duguna da:

recursos a la orden del día, resoluciones judiciales a la