Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Galdera, Lander Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, eskoletako jangeletako catering-enpresen inguruan. [11
10
05
01
0298]
2018.02.16
65
03:44

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00298Eskoletako jangeletako catering-enpresen inguruan

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:46)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:47)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:48)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:52)Bideoa ikusi

Testua

Gai zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Lander Martínez

Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, eskoletako jangeletako catering-

enpresen inguruan".





Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Egun on, lehendakari jauna.



Duela zenbait egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia

Auzitegi Nagusiak berretsi egin zituen catering-enpresa

batzuei ezarritako zehapenak, nahiz eta zenbateko

txikiagoarekin, eskoletako jangeletako zerbitzuen prezioak

ituntzeagatik. Praktika horiek hainbat milioitako

gainkostua ekarri diete bai familiei, bai Administrazioari.

Era berean, Ganbera honek, Jaurlaritza kontrolatzeko duen

eginkizun legitimoan, ikerketa-batzorde bat irekitzea

adostu zuen joan den astean.



Lehendakari jauna, zer neurri hartzea aurreikusi du zure

Gobernuak kasu zehatz honetan, hots, eskoletako jangelen

kasuan, besteak beste eta nagusiki familiek dirua

berreskura dezaten?



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.



Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.





JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik

asko, legebiltzarburu andrea.



Martínez jauna, familiei kalteak eragin dizkien hainbat

milioitako gainkostuaz galdegin duzu zuk, eta zera esango

dizut nik: familien kalte ekonomikoari dagokionez, ez da

egia, zuk esaten duzun moduan, familiei hainbat milioitako

gainkostua eragin dienik.



Berez, lehiaketa lizitatu aurretik ezartzen dira familiek

ordaintzen dituzten jangela-kuotak, eta, defizitik sortuz

gero, Administrazioak ordaintzen du hori, oso-osorik.

Gainera, bost urtean ez dira aldatu jangela-kuotak; lehengo

kontratuarekin eta oraingoarekin zenbateko bera ordaintzen

dute familiek.





En realidad, las cuotas de comedor que abonan las familias

se establecen de forma previa a la licitación del concurso,

y si se produce un déficit lo abona la Administración en su

integridad. De hecho, las cuotas de comedor no