Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETA erakunde terroristako kideei edo erakunde horren jarduerekin lotutako pertsonei egiten zaizkien omenaldiak errefusatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0296]
2018.02.22
66
05:10
Deialdiko 5. puntua.

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00296ETA erakunde terroristako kideei edo erakunde horren jarduerekin lotutako pertsonei egiten zaizkien omenaldiak errefusatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (14:08)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (14:24)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (14:35)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (14:46)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (EA-NV LT) (14:57)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (15:06)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (15:13)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (15:19)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (15:24)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (EA-NV LT) (15:26)Bideoa ikusi

Botazioa. (15:32)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Euskal Talde

Parlamentario Popularrak egindako legez besteko

proposamena, ETA erakunde terroristako kideei edo erakunde

horren jarduerekin lotutako pertsonei egiten zaizkien

omenaldiak errefusatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko

ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda, Euskal Talde Popularraren

ordezkaria den Sémper jaunak dauka hitza ekimena aurkeztu

eta defendatzeko.





SÉMPER PASCUAL jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Eguerdi on guztioi. Lehendakari jauna, sailburu jaun-

andreok. Legebiltzarkideok.



Dakizuen bezala, bada denbora bat, hainbat aste badira

jada, Talde Parlamentario Popularrak Ganbera honetako

erregistroan legez besteko proposamen bat aurkeztu zuela,

guztiz mespretxagarriak eta arbuiagarriak iruditzen

zitzaizkigun gertakari batzuk zirela-eta; hain zuzen,

honako hauek, laburki azalduta.



Azken urtean, 70 omenaldi eta ongietorri baino gehiago egin

zaizkie Euskadiko herri eta hirietan ETAko presoei, beren

zigorra bete ondoren espetxetik irteten direnean.



2018an daramagunean, jada lau omenaldi eta lau ongietorri

egin zaizkie ETAko kideei. Egitate hori, gertakari hori,

ezin da oharkabean gelditu.





Betiko eszenografiarekin egindako omenaldiak eta

ongietorriak dira. Gure herri eta hirietako alde zaharretan

egiten zaizkien pasilloak. Ikurrinarekin, guztion

banderarekin egiten diren pasilloak, eraileei omenaldia eta

ongietorria egiteko.



Udaletako areto nagusietan egiten zaizkien ongietorriak,

kartzelatik irten denari alkatearen jarlekua utziz.

Herrietako plazetan egiten diren ongietorriak adin

txikikoekin, haurrekin, eta zuek guztiok dakizue, guk

dakigun bezala, etorkizuneko Euskadiren partaide eta

protagonista izan behar dutenekin.





Labur esanda, espazio publikoa okupatu egiten da omentzeko,

goraipatzeko eta txalotzeko euskal gizarteari hainbesteko

kaltea eragin diona, biziak suntsitu dituena eta Euskadiri

buruzko irudi