Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

1
EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, EITBren albistegien nolakotasunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0189]
2018.03.08
69
03:38

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00189EITBren albistegien nolakotasunari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Hasiera eman zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (09:29)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:46)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (09:54)Bideoa ikusi

Ramírez-Escudero Isusi, Juan Carlos (EA-NV LT) (10:00)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (10:10)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (10:21)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (10:28)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (10:34)Bideoa ikusi

Ramírez-Escudero Isusi, Juan Carlos (EA-NV LT) (10:36)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (10:41)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:47)Bideoa ikusi

Bilkurakideak

Aguirre Arizmendi, Iñaki (EA-NV LT)
Aiartza Zallo, Jon (EA-NV LT)
Álvarez Martínez, Gorka (EA-NV LT)
Arregi Romarate, Amaia (EA-NV LT)
Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT)
Arruabarrena Azpitarte, Mikel (EA-NV LT)
Berasaluze Lazkano, Irune (EA-NV LT)
Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT)
Betolaza San Miguel, Amaia (EA-NV LT)
Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT)
Gorospe Elezkano, Miren Josune (EA-NV LT)
Grajales Rodríguez, Unai (EA-NV LT)
Gurrutxaga Uranga, Maialen (EA-NV LT)
Iturrate Ibarra, Iñigo (EA-NV LT)
Juez Garmendia, Eva (EA-NV LT)
Larrauri Aranguren, Estíbaliz (EA-NV LT)
Latxaga Ugartemendia, David (EA-NV LT)
Molina Pérez, Rakel (EA-NV LT)
Orbegozo Uribe, Kerman (EA-NV LT)
Oregi Bastarrika, Ana Isabel (EA-NV LT)
Otalora Ariño, Begoña (EA-NV LT)
Ramírez-Escudero Isusi, Juan Carlos (EA-NV LT)
Tejeria Otermin, Bakartxo (EA-NV LT)
Tellería Orriols, Luis Javier (EA-NV LT)
Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT)
Urkullu Renteria, Iñigo (EA-NV LT)
Urrutia Oianguren, Aitor (EA-NV LT)
Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT)
Casanova Alonso, Iker (EH Bildu LT)
Estarrona Elizondo, Josu (EH Bildu LT)
Otero Gabirondo, Mikel (EH Bildu LT)
Urizar Karetxe, Pello (EH Bildu LT)
Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT)
Becerra Carollo, Jose Ramón (EP LT)
Bollain Urbieta, Julen (EP LT)
Hernández Hidalgo, Jon (EP LT)
Martínez Hierro, Lander (EP LT)
Martínez Zatón, Iñigo (EP LT)
Uria Serrano, Juan Luis (EP LT)
Andueza Lorenzo, Eneko (SV-ES LT)
Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT)
Prieto San Vicente, Txarli (SV-ES LT)
Alonso Aranegui, Alfonso (PV-ETP LT)
Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)
Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT)
de Bengoechea Estrade, Juana (PV-ETP LT)
Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT)
Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT)
López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)
Ruiz de Arbulo Cerio, Javier (PV-ETP LT)
Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT)
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila, sailburua
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila, sailburua
Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, sailburua
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, sailburua
Ogasun eta Ekonomia Saila, sailburua
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, sailburua
Segurtasun Saila, sailburua

Testua

Goizeko bederatziak eta hogeita hamahiruan hasi da bilkura.



LEHENDAKARIAK (Tejeria Otermin): Osoko bilkurari hasiera

emango diogu. Hasi baino lehen, hirugarren eta bosgarren

puntuak beste baterako utzi direla adierazten dizuet.



Gai-zerrendako lehenengo puntua: "EH Bildu talde

parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, EITBren

albistegien nolakotasunari buruz. Eztabaida eta behin

betiko ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda, EH Bildu taldearen

ordezkaria den Urruzuno jauna, zurea da hitza ekimena

aurkeztu eta defendatzeko.





URRUZUNO URRESTI jaunak: Egun on guztioi.





Liburuak bahitzen ari dira, erakusketetatik koadroak

kentzen ari dira, raperoak abesteagatik espetxeratzen ari

dira, eta, testuinguru horretan, izugarria da, ikaragarria

da, EITB ere zentsuraren zurrunbiloan jauzi dela ikustea.

Gure gaurko ekimena albistegiei zuzendutakoa da, EITBko

albistegiei zuzendutakoa. Hala izanik ere, albistegietan

izan, beste edozelako programetan edo beste edozelako

modutan izan, gure ustez zeharo salagarriak dira zentsura,

manipulazioa eta instrumentalizazioa.



Urte batzuk igaro diren arren, ez da asko aldatu EITBren

jarduteko modua, Ganbera honetako legebiltzarkide batek,

egun Jaurlaritzan dagoenak baina orduan oposizioan

zegoenak, EITBko arduradunei -orduan Gobernuan

zeudenak eta orain ere hala daudenak- leporatu zienetik oso

alderdikoiak ziren albistegi-zerbitzuak sustatzen zituztela

eta albistegi horiek ez zietela irrati-telebista publiko

batek izan beharreko irizpideei erantzuten.



Guk egiazki pentsatzen dugu gaur egun ere badirela hainbat

arrazoi, salatzeko albistegi-zerbitzuak ikaragarri

alderdikoiak direla eta ez dietela erantzuten irrati-

telebista publiko batek izan beharreko irizpideei. Ahaztuta

geratu da hedabideen funtzio sozialari legitimitatea ematen

diona, eta ahanztura horrek aditzera ematen du ez dela

nahitaez interes informatiboaren alde egiten, beste