Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Katalunian indarrean den Konstituzio Espainolaren 155. artikuluaren indargabetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
02
01
0300]
2018.03.16
70
06:30

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00300Katalunian indarrean den Konstituzio Espainolaren 155. artikuluaren indargabetzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT) (12:15)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (12:27)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (12:34)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (12:44)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (12:57)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT) (13:09)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (13:13)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (13:19)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (13:23)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (13:30)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:36)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "EH Bildu talde

parlamentarioak egindako legez besteko proposamena,

Katalunian indarrean den Konstituzio Espainolaren 155.

artikuluaren indargabetzeari buruz. Eztabaida eta behin

betiko ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda, EH Bildu taldearen

ordezkari den Iriarte andereak dauka hitza, ekimena

aurkeztu eta defendatzeko.





IRIARTE OKIÑENA andreak: Lehendakari andrea,

legebiltzarkide jaun-andreok, Gobernuko kideok, egun on.



Egia esan, itxaropen gutxirekin nator gaurkoan edo, hobeto

esanda, agian esan beharko nuke fede gutxirekin natorrela

gaurkoan, badakidalako -eta oso argi dakidalako gainera-

Legebiltzar hau bihar bertan desegin dezakeela Espainiako

Gobernuak. Eta gaur hemen eserita zaudeten gobernuko kide

guztiak bihar kargutik kenduak izan zaitezketela -hau orain

baino lehen ere esana daukat-, eta agian kartzelan edo

erbestean egon zaitezketela.



Zuek eta, dudarik gabe, eta gu ere bai, independentziaren

aldarrikapena oso arriskutsua delako gaur egun; are gehiago

esango nuke: demokraziaren aldeko aldarrikapena arriskutsua

delako gaur egun.



Hori guztia gertatu daiteke gaur, Espainiar Estatuak

horrela erabakitzen baldin badu, horrela erabakitzen ari

baita dagoeneko.



Horixe da Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaz egin

den aplikazioa. Beharbada, Espainiako Konstituzioaren

beraren aurkako aplikazioa, baina horrek ez du axola

handirik. Hala izanda ere, ez baitu Espainiako Auzitegi

Konstituzionalak benetako botereari kilimak ere egiteko

inolako ezer ebatziko, tarteka disimulatzeko zerbait

kaleratzen baldin badu ere.



Hori da egoera. Benetako eszepzio-egoera bat. Normaltzat

pasarazi nahi diguten benetako eszepzio-egoera bat.



Baina jakinik ere ez dugula gauzak aldatzea lortuko egun

batetik bestera, ezin dugu etsi. Ezin dugu Europan erabat

anormala den egoera baten aurrean isilik egon. Eta behar

den guztietan ozen esan beharko dugu, behin eta